• eu
Kontaktatu

San Adrian auzoko adineko eta ikasle batzuek belaunaldiarteko jarduerak egin dituzte

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Goizean bi tailer egin dituzte: bata, jolasteko eta bestea, eskuztatzeko.
  • Ikasleek adinekoez gehiago jakin dezaten eta belaunaldiarteko espazio ludiko batean balio-hezkuntza sustatzeko egiten da jarduera.
  • Deialdira San Adriango Auzo Elkarteko kideak ere bertaratu dira.

Adinekoen eta umeen arteko loturak sendotzeko asmoz eta ikasleek adinekoen errealitatea hobeto ezagut dezaten, baita belaunaldiarteko espazio ludiko batean balio-hezkuntza sustatzeko ere, Bilboko San Adriango eguneko zentroko adinekoek —Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa eta IMQ Igurcok kudeatzen duena— eta  San Adriango Urretxindorra Ikastolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako bi ikasgelak, belaunaldiarteko hainbat jarduera egin dituzte eguneko zentroan bertan –eguraldi kaskarragatik–, gaur, ekainaren 10ean.

Hortaz, hiru orduz, umeek eta adinekoek belaunaldiarteko tailer mistoetan parte hartu dute, hala nola, Bilboko antzara-joko erraldoi batean, zeinean mahai-joko ezagun horren laukietan Hiribilduko toki adierazgarriak irudikatu diren.

Halaber, eskuztatzeko tailer bat ere izan da, elkarlana eta pintxo gozoak jateko gogoa elkartzeko. Horrela, ikasleek eta adinekoek “gilda” tradizionalak prestatu eta jan dituzte  goizean zehar.

IMQ Igurcoko gizarte-langile Sonia Roblesek azpimarratu duenez, “jokoaren eta sozializazioaren bitartez, adinekoek modu eraginkorrean hainbat alde lantzen ditugu, esaterako, ariketa, eskuztatzea eta koordinazio psikomotorra. Eta, gainera, belaunaldiarteko jarduera horien bitartez, estimulo emozional eta kognitibo izugarria eragiten zaie adinekoei, eta haiek nobedade atsegingarriak dira pertsonen egunerokotasunean. Izan ere, esperientzia berriro egiteko gogoa dutela esan digute”.

Jarduera  horiek kristoren arrakasta izan dute ume eta adinekoen artean, eta horiek ez ezik, San Adriango Auzo Elkarteko kideak.

Bestetik, Urretxindorra Ikastolako arduradunen hitzetan, “esperientzia hori aberasgarri gertatu da gure ikasleentzat nahiz eguneko zentroko erabiltzaileentzat”.