- Bertako adinekoak, horien senideak eta IMQ Igurcoko kudeatzaileak izan ziren epaimahaikide.
IMQ Igurco Zorrozgoiti (Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko partaide) egoitza eta eguneko zentroa zabaldu zenetik hiru urte igaro direla ospatzeko, II. Pintxo Lehiaketa antolatu da. Bederatzi sukaldaritza-kreazio aurkeztu dira txapelketa horretara, eta Cristina Llarenaren “Penca di cardinale” izenekoa izan da irabazlea. Pintxo horrek bigarren aldiz jarraian irabazi du lehiaketa eta horren osagai nagusia zerbaren orri-mamia da. Produktu gastronomikoen saski bat izan da saria.
Hauek izan dira lehiaketaren epaimahaikide: Vicente Bejarano, zentroko egoiliarra; Dolores Zamora, egoiliar baten senidea, eta Santiago Canales, IMQ Igurcoko zuzendari kudeatzailea. IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitza eta eguneko zentroko zuzendari María Urrozek zuzendu zuen ekitaldia, zentroko profesional guztien laguntzarekin, esaterako, bertoko sukaldari Óscar Pasarínenarekin.