Kontaktatu

Adela Sadia, 105 urte beteak dituen beste emakume bilbotar bat

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día

Zamoran jaioa, 1949an etorri zen Bilbora. Bizitzaren zati handi bat Altamira auzoan bizi izan da.

Esan liteke 75 urte bizitza oso bat dela. Hain zuzen, urte horiek dira Adela Saida Bilbon bizitzen daramatzanak. Hala ere, ehun urte beteak dituen emakume hori duela 105 urte jaio zen Moraleja del Vino herrian (Zamora), eta 1949rako, Bizkaiko hiriburura joan zen urterako, bizipen anitz bizi izanda zituen. Oraindik orain, Adelaren senideek eta emakumeak bizitoki duen eta zainketak jasotzen dituen IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzako (Bizkaiko Foru Aldundiko azpiegituren sarekoa) profesionalek urtebetetze-jai polita antolatu diote, tarta, kandelak, Zorionak zuri kanta, opariak eta desio eta berba ederrez apaindutako eta maitezarrez betetako zorion-txartela eta guzti.

Oso une berezi horretan, senide batzuk ere izan ziren ospakizunean, hala nola Daniel iloba eta Marisa eta Adela alabak.

Bizitzaren azalpena

Adela Sadia 1919ko urtarrilaren 30ean jaio zen, Moraleja del Vino herrian ( Zamora), zortzi seme-alaba zituen familia xume batean. Herrian bertan Atanasio ezagutu zuen eta, 24 urte zituela, gizon horrekin ezkondu zen, jaioterriko elizan. Ezkondu ondoren, Leonera joan ziren bizitzera, Atanasiok palista lanak egin zitzan.

Haurdun geratu zenean, Adelak jaioterrira itzuli nahi izan zuen erditzera; hortaz, lehenengo bi seme-alabak Zamoran jaio ziren. Ondoren, Sevillara joan ziren bizitzera, eta hiri hartan arrosondo lorategidun etxe txiki eta eder batean bizi izan ziren. Atanasio azukre-lantegi batean lan egin zuen, hondeamakina bat gidatzen. Sevillan seme-alaba gazteenak jaio ziren. Guztira, bi seme eta bi alaba izan zituzten ezkontideek.

Alaba gazteenak, Marisak, 7 hilabete zituela (1949), Bilbora joan ziren bizitzera, aitaren lana zela eta. Atanasioren amak Bilboko dirudunentzat lan egiten zuen eta harreman horiei esker, Adelaren senarrak Gallartako Franco-Belga harrobian lan egiteko aukera izan zuen. Ondoren, Altamirara joan ziren bizitzera, eta senarra beste harrobi batean lan egiten hasi zen, Miguel de la Víarenean.

Senideek adierazi dutenez, Altamiran oso zoriontsuak izan ziren, eta Adela oso auzotar jatorra zen. Eta aurreztailea, familiaren gastuak oso ondo kudetzen zituelako. Jostea (amarengandik jasotako zaletasuna), liburuak irakurtzea eta bazkalondoan irratian nobelak entzutea zituen gogoko.

Adelaren loba Inesek dio emakumea lotsatia eta isila zela, baina «dena ematen zuen besteengatik; berea, denontzat zen». Senide guztiek gauza bera diote. Iloba batzuk, Marisaren semeak, zaindu zituen. Denboraz, Adelaren seme-alabak ezkondu ziren eta hainbat tokitara joan ziren bizitzera: Basurtu, Zorrotza, Galdakao eta Iturribide. Senarra gaixotu egin zen, laringeko minbiziak jota, eta ebakuntza baten ostean, ahotsa galdu zuen. Adelak gizona zaindu zuen; azkenik, Atanasio 2014an hil zen, 96 urte zituela.

Altamiran bizitzen jarraitu zuen Adelak, bakarrik, baina hainbat aldiz erori zenez, aldaka hautsi zuenez, eta kokzixa hausti zuenez —azken haustura—, Marisa alabaren etxetik hurbil zegoen egoitza batera eraman zuten; eta, denboraz, IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzara. Eta egoitza horretako zuzendari Yolanda Arteagoitiak onartu duen bezala, «familia poz-pozik dago instalazioekin eta tratuarekin. Hemen jende guztiak maite du; oso atsegina da guztiekin eta, berak esaten duenez,“Ni ez naiz inorekin gaizki moldatzen, borrokatu, zertarako?”». Zentzuzko hitzak.

IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzaz

IMQ Igurco Zorrozgoiti adinekoentzako egoitza eta eguneko zentroa Bilboko Zorrotza auzoan dago. Eraikina Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa da, sei asistentzia-solairu ditu, 120 gela —100 banako gela eta 20 gela bikoitz—, bainugela integratu eta egokitudunak. Egoitza-unitateak 140 pertsonarentzat du edukiera eta eguneko zentroak, 30 pertsonarentzat. Bai egoitzan, bai eguneko zentroan, Bizkaiko Foru Aldundiko toki pubikoak daude, baita toki pribatuak ere.

Zentroak zerbitzu-aukera ugaria du, eta, besteak beste, arreta-plan indibidualizatuak, preskripzio farmakologikoaren optimizazioa, hauskortasunaren prebentzioa eta abordatzea, aisia eta aisialdiko jarduera-programak, eta senideekin etengabe komunikatzea Egoitza Gardenak aplikazioaren bidez. Aurreko guztia posible da lehen mailako diziplina anitzeko lantalde bati esker; talde hori medikuntzako, erizaintzako, fisioterapiako, psikologiako, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako, gizarte-laneko, gerokulturako eta jarduera soziokulturaletako profesionalek osatzen dute, erabiltzailearentzat kalitate- eta erosotasun-estandar gorenak bermatzeko. IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzak loturarik gabeko zentroaren egiaztapena dauka.