Amorebieta-Etxanoko IMQ Igurco José M.ªAzkuna egoitzak –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko partaidea– Gabonetako zorion-postalen lehiaketa tradizionalaren sariak banatu ditu oraintsu. Urtero, egoitzako profesionalek, adinekoek eta horien senideek irudimenaz baliatuta, sentimendu onak agertu dituzte Gabonetako zorion-postaletan.
Oraingo honetan, parte-hartzaile gehiago egon da lehiaketan Desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko Amorebieta-Etxanoko Elkarteko (AIDAE) kideek eta El Carmelo Ikastetxeko ikasleek parte hartu baitute. Izan ere, ikastetxeak lankidetza-hitzarmena du egoitzarekin adineko eta ikasleen artean belaunaldiarteko proiektuak egiteko.
Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotzi Ainhoa Salterainek eta IMQ Igurco José M.ªAzkuna egoitzako zuzendari María José Arenazak eman dituzte sariak, eta hauek izan dira irabazleak: Yolanda Rodríguez, senior kategorian; Leia Gutiérrez, junior I kategorian; Amaia Araujo, junior II kategorian, eta Ainhize García, haur-kategorian.
«Aurten, pandemiaren eraginez, ekitaldi tradizionala lagunartean ospatu behar izan dugu. 2022. urterako dugun nahia da Gabonetako jai ederrean berriro elkartzea», adierazi du María José Arenazak.