- IMQ Igurco José M.ª Azkuna egoitzak eta Desgaitasuna duten pertsonak integratzeko Amorebieta-Etxanoko Elkarteak (AIDAE) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute.
- Akordio horren helburua da elkarrekiko estereotipoak gainditzeko tokiak eta jarduerak sortzea eta bi gizataldeak gizarteratzea, baita zahartze aktiboa sustatzea ere.
IMQ Igurco José M.ªAzkuna egoitza zornotzarrak, Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegitura sareko partaide denak, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du oraintsu Desgaitasuna duten pertsonak integratzekoAmorebieta-Etxanoko Elkartearekin (AIDAE).
Egoitza horretako eta IMQ Igurco Zentro Gerontologikoetako zuzendari María José Arenazak adierazi duenez, «akordio horren helburua da elkarrekiko estereotipoak gainditzeko tokiak eta jarduerak sortzea eta bi gizataldeak gizarteratzea, baita zahartze aktiboa sustatzea ere».
Lehenengo jarduera AIDAEk egin du oraindik orain, eta, horren bitartez, José M.ª Azkuna egoitzako adineko batzuei Nafarroa Zantroan “dantza inklusiboko” saio bat izateko aukera eman zaie.
Bi erakundeek azaldu dutenez, «dantza horren eskutik, oztopoak desegiten dira eta desgaitasuna duten eta ez duten pertsonak elkarrekin elkartzen dira mugimenduaren bidez, musikaz gozatuz eta lotura, dibertsio eta konplizitate uneak partekatuz; lehenik, dantza librearen bitartez eta gero, koreografia, euskal dantza eta luzaketen bidez, besteak beste».
Jarduera hori egin ondoren, bi kolektiboek elkarri bitxikeriak kontatzeko astia egon zen, pastak eta kafea hartzen zituzten bitartean. Akordio horri esker, horrelako ekimenek eta topaketa-uneek jarraipena izango dute denboran zehar.