• eu
Kontaktatu

Badago martxan IMQ Igurco Unbeko Errekuperazio Funtzionaleko Unitatea

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día

Azken asteotan Osakidetzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin koronabirusaren aurka luze borrokatzen eta hilaren hasieran instalazio guztiak langarreztapen bikoitzaz zehatz desinfektatzen aritu ostean, badago martxan IMQ Igurco Unbeko errekuperazio funtzionaleko unitatea. Unbeko egoitzak segurtasun- eta higiene-protokolo berri eta zorrotzak hartu ditu, paziente, senide eta profesionalei ahalik eta asistentzia-segurtasun handiena emateko. Desinfekzioa eta protokoloak asistentzia-eremuetan aplikatzen dira (errehabilitazio-gimnasioa, etab.), baita aisialdi- eta zerbitzu-eremuetan eta geletan  –banakakoak eta terrazadunak– ere.

Zer da errekuperazio funtzionaleko unitate bat? Osasun-arazo bat sendatzeko fasean dauden eta berreskura daitekeen autonomia-galera duten pertsonentzako unitatea da.

Zein paziente-motari ematen zaio arreta unitatean? Batez ere, hiru paziente-mota hauei:

  • Hezur-hausturaren bat izan dutenak, eskuarki, aldakakoa, baina baita pelbisakoa, ornokoa edo sorbaldakoa ere.
  • Garuneko hodietako istripua (iktusa), garezurreko traumatismo baten osteko odoljarioa, garuneko tumorearen ebakuntza edo antzekoren bat izan dituztenak.
  • Eta, azkenik, eriondo daudenak, arrazoi mediko edo kirurgiko konplikaturen batengatik ospitaleratuta egon ondoren, ahul badaude eta gaitasun funtzionala galdu badute.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

IMQ Igurco Unbe: 94 453 70 02

IMQ Igurcoko Errekuperazio Funtzionaleko Unitateak

IMQ Igurco Unbe egoitza soziosanitarioa