- Hainbat ilustrazio eta diseinu dira Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearen eta Minbizi Metastasikoaren Espainiako Elkartearen arteko lankidetzaren emaitza, eta orain Bilboko egoitza eta eguneko zentro horretan daude ikusgai.
IMQ Igurco Bilbozar egoitza eta eguneko zentroak, Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoak, herritarrei zabalik dagoen eta kultura sustatzen duen zentroa izateko politikarekin konprometituta, ‘D-arte vida’ aldi baterako erakusketa inauguratu du oraintsu.
Bilboko zentro horretako Jarduera Soziokulturalen teknikari Mónica Cuevasek azaldu duenez, «erakusketa horren jatorria EHUko Arte Ederren Fakultatearen eta Bularreko Minbizi Metastasikoaren Espainiako Elkartearen arteko lankidetza da. 2022/2023 ikasturtean, eta Sorkuntza eta Diseinuko Graduaren II. Proiektuak (31. taldea) irakasgaiaren esparruan, ikasle batzuek hainbat ilustrazio eta diseinu egin zituzten Elkartearen izaera agerian jartzeko».
Lan horiek IMQ Igurco Bilbozar egoitzaren hormetan daude ikusgai, uztailaren 15era arte. Arte Ederren Fakultateko irakasle Julen Araluce, Bularreko Minbizi Metastasikoaren Elkarteko kideak eta zentroko profesionalak arduratu dira lanak instalatzeaz.
Aldi baterako erakusketa IMQ Igurco Bilbozar egoitzako areto eta gune komunetan dago ikusgai. Bertako bizilagunei, horien senideei eta, oro har, jendeari irekita dago, 11:00etatik 19:00etara. «‘D-arte vida’ lelopean ikusgai dauden proposamen bisualak, ikasleen eta Elkarteko kideen arteko lankidetzaren lekuko dira. Eta egoitzakook horrekin bat egin eta oraindik gutxi ezagutzen den gaixotasun horrekiko sentikortzeko prozesuan parte hartu nahi izan dugu».