• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Bizkaiko 250 ikaslek eta adinekok apaingarriak prestatu eta trukatu dituzte Gabonak elkarrekin apaintzeko

Bizkaiko 250 ikaslek eta adinekok apaingarriak prestatu eta trukatu dituzte Gabonak elkarrekin apaintzeko

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  •  ‘Gabonak elkarrekin apaintzen’ belaunaldiarteko proiektua da, IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzak Bilboko Zorrotzako Fray Juan eta Zazpi Landa ikastetxeekin eta Burtzeñako (Barakaldo) Nuestra Señora del Rosario ikastetxearekin martxan jarri duena.
  • Ikasleek ehunka apaingarri prestatu dituzte adinekoen egoitza bat apaintzeko.
  • Egoitzako adinekoek, aldiz, apaingarri bana egin dizkiete ekimenean parte hartu duten ikasleei, izena eta eskertzeko mezua jarrita, Gabonetako arbolean eseki ditzaten.

 

IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitza eta eguneko zentroko adinekoek eta Bilboko Zorrotzako Fray Juan eta Zazpi Landa eta Burtzeñako (Barakaldo) Nuestra Señora del Rosario ikastetxeetako ikasleek elkartu, elkar ezagutu eta enpatia sustatzeko proiektuak egiteko ilusioarekin jarraitzea erabaki dute.

Hortaz, IMQ Igurco Zorrozgoiti –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa– egoitzako talde teknikoak belaunaldiarteko proiektu bat burutu du Gabonetako eta Urte Berriko jaien inguruan, “Gabonak elkarrekin apaintzen” izenarekin. Ikastetxe haiekin harremanetan jarri ostean, egoitzak proposatu zuen ikasleek eta adinekoek Gabonak elkarrekin apain zitzaten.

Horrela, neska-mutilek egoitza apaintzeko apaingarriak prestatuko zituzten eta ikasle bakoitzak adineko batek eskuz egindako apaingarri bat eramango zuen etxera, egun seinalatu eta zirraragarri horietan gogoan izateko. Ikasleek nahiz egoitzako adinekoek apaingarriak egiteko erabiliko zituzten materialak desinfektagarriak izan beharko ziren, COVID-19aren aurka ahal den gehien prebenitzeko.

Ekimena “ilusio handiz” hartu zuten hiru ikastetxeek, eta Zorrotza eta Burtzeña auzoetan gertatu ohi bezala, “inplikazioa ezin hobea izan da, eta hori auzotarrek egoitzakook proposatzen dugun proiektu bakoitzean duten babesaren bidez erakusten duten elkartasun itzelaren isla da, gure egoitzako adinekoei maitasun berezia eskaintzeaz gain”, adierazi du IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzako zuzendari María Urrozek.

Azkenik, ekimenean IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzako 100 adineko baino gehiagok eta Fray Juan, Zazpi Landa eta Nuestra Señora del Rosario ikastetxeetako 150 ikasle baino gehiagok parte hartu dute.

“Egoitza apaintzeko, ikasle batzuk zuhaitzaren apaingarriez arduratu dira, beste batzuk, kate eta girlandez, eta beste batzuk Gabonetako zorion-txartelez, laguntza-mezuekin. Egoitzako adinekoek Gabonetako zuhaitzerako apaingarri pertsonalizatuak egin dituzte, ikasleen izenekin eta eskerrak emateko mezu batekin”, azaldu María Urrozek.

Adinekoen egoitzako zuzendariak adierazi duenez, “proiektu horren bidez erakutsi nahi da elkarrekin ez bagaude ere, elkartuta egon gaitezkeela. Umeek apaingarrietan jarri dituzten maitasuna eta ilusioa senti ditzakegu, baita egoitzako adinekoek apaingarriak ebakitzen eta pertsonalizatzen egindako ahalegina ere, ikasleek haiek etxera eramatean egoitzan bizi direnak gogoan izango dituztelakoan”.

Jakin badakigu zein garrantzitsua den irudiekin sarritan hitzek adierazi ezin dutena laguntzea, “egoitzan ikasleei eskatu genien beren Gabonetako zuhaitzaren argazkiak atera zitzatela apaingarriarekin, egoitzako adinekoek ikus zezaten haien oroitzapenaren zein zati egongo den beraiekin. Haur eta adinekoen ilusioa dela bide, proiektuaren fase guztietako 300 argazki baino gehiago bildu ditugu (apaingarriak egiten, ikastetxe bakoitzarekin apaingarriak trukatzen eta apaingarrien argazkiak). Era berean, bideo bat editatu dugu parte-hartzaile bakoitzak bere burua aintzat har dezan eta ekimen zoragarri horretan parte har dezan saiatuz, keinu txikiek sentimendu itzelak sortzen baitituzte”, amaitu du azaltzen.