- Bizkaiko IMQ Igurco Unbe egoitzako adinekoek olinpiadak birsortu dituzte Derio Argazki Taldearen eta Ikasbide Ikastetxeko ikasleen lagutzarekin.
- Derio Argazki Taldearekin argazki-saioa eta Ikasbide Ikastetxeko ikasleekin proba olinpikoak egin ostean, hori guztia bideo batean islatzea eta sare sozioletan zabaltzea izango da hurrengo urratsa.
Kirolak adinik ez duela aldarrikatzeko, eta 2024 Paris Joko Olinpikoak izango direla aprobetxatuta, Erandioko (Bizkaia) IMQ Igurco Unbe egoitza soziosanitarioko adinekoek sentsibilizazio-plan bat garatzeari ekin diote.
Plan horren lehenengo ekintza Derio Argazki Taldearekin (DAT) argazki-saio bat egitea izan da; hala, egoitzako adinekoak kirolari olinpiko bilakatu dira egun batez: hainbat kirol birsortu ziren argazki-saio alaian, hala nola igeriketa, golfa, eskrima, halterofilia, piraguismoa eta tenisa.
Plan horren bigarren faseak Bilboko Ikasbide Ikastetxeko ikasleak izan ditu protagonista, eta adinekoak horiekin lehiatu dira hainbat kirol olinpikotan, hala nola atletismoan, saskibaloian, pisu-jaurtiketan, arku-tiroan eta golfean. 2024 Paris Joko Olinpikoak, ofizialki XXXIII. Olimpiadako Jokoak izenez ezagutzen direnak, kirol anitzeko eta nazioarteko ekitaldia izango dira. Orain, ekimen haren eskutik, adinekoek belaunaldiarteko ikuspegia ere erantsi nahi dute.
IMQ Igurco Unbe egoitzako adinekoen sentsibilizazio-plan horren hirugarren fasean aurreko guztia bideo batean bilduko da, ondoren, mundu digitalean zabaltzeko, adinekoek esparru horretan beren hitzarekin presente egon nahi dute eta. Animatuko al da adinekoren bat kirol birtualak eta simulatuak, ‘esports’ direlakoak, egitera?