• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Egoitza bateko 70 adineko baino gehiago lehen aldiz irten dira konfinamendutik eta lore eskaintza egin diote Karmengo Ama Birjinari

Egoitza bateko 70 adineko baino gehiago lehen aldiz irten dira konfinamendutik eta lore eskaintza egin diote Karmengo Ama Birjinari

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Erromeria egoitzaren kanpoaldean egin da, segurtasun-neurri guztiak kontuan hartuta, hala nola, sakabanatzea, maskarak erabiltzea, eskuak garbitzea,…
  • Karmengo Ama Birjina Amorebieta-Etxanoko zaindaria da.

 

Gaur, maitzaren 22a, ostirala, 11:30ean, Amorebieta-Etxanoko Dudeako Mikel Deuna auzoko IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioak erromeria ospatu du Karmengo Ama Birjinari eskerrak emateko. Ekitaldi horretara egoitzako hirurogeita hamar fededun katoliko adineko baino gehiago bertaratu dira, gehienak martxoaren 15etik egoitzan konfinatuta egon direnak.

Erromeria hamarnaka egin da, Orue gunearen perimetroaren barruan, eta egoitzaren sarreraren eta Karmengo Ama Birjinaren hartzuloaren artean egin da, esparru barruan, eta lore bana utzi dute egoitzako adinekoek, maiatzeko esker on gisa, maiatza loreen eta Ama Birjinaren hilabetea baita.

Horretarako, erromeria adinekoentzat eta zaintzaile profesionalentzat modu seguruan egiteko arauak ezarri dira, hots, nahitatezko segurtasun-tarteak errespetatu, maskarak erabili eta eskuak garbitzen.

Egoitzako adineko batzuek eskatu dutelako egin da erromeria, pandemiaren faserik larrienean ez dutelako elizkizunetara joaterik izan. Aita Martxel apaiz pasiotarra arduratu da hartaz.

Erromeriaren eta lore-eskaintzaren ostean, bertaratutakoei otamena eman zaie egoitzaren kanpoaldean, eguraldi ona izan delako.