- Bizkaiko IMQ Igurco Forua egoitzan sortutako proiektu batek adiskidetasun eta maitasunezko loturak, harreman sozialak, estimulazio kognitiboa eta sormena uztartzen ditu.
- Bidaltzen hasiak dira jada zorion-txartelak, Gabon-gaua baino lehen jaso daitezen.
Bizkaiko IMQ Igurco Forua udal-egoitzak, koronabirusaren pandemiak berekin dakartzan eragozpenak ikusita, Gabonetako jai bihozberagoak bizi nahi ditu. Hortaz, Bizkaiko eta Arabako IMQ Igurco talde soziosanitarioko zazpi egoitzetan eta hamar eguneko zentroetan Gabonetako zorion-txartelak trukatzeko jarduera antolatu du.
Ekimen horretan, zentro horietako bizilagunek, erabiltzaileek nahiz profesional asistentzialek eta ez-asistentzialek parte hartzen dute.«Ekimen horretan parte hartzera animatu diren guztien artean ausazko zozketa egin da, pertsona guztiek, seguru asko ezagutzen ez duten eta beste herri batekoa den pertsona baten Gabonetako zorion-txartela jaso dezaten», azaldu du zentroko zuzendari Itziar Urrutiak.
Ekimen horren eskutik, «IMQ Igurcoko zentroetako bizilagun, erabiltzaile eta langileen artean adiskidetasunezko eta maitasunezko loturak sortu nahi ditugu, baita familiarik edo sare sozialik ez dutenen bakardadezko sentimenduak leuntzen lagundu ere, Pertsona xede duen Arretaren gehigarri gisa. Lotura berriak ez ezik, onurak ere dakartza jarduera horrek, harreman sozialei, estimulazio kognitiboari eta sormenari dagokienez, alegia, zorion-txartel asko eskuz egiten baitituzte adinekoek beraiek eta profesionalek».
Lehenengo zorion-txartelak prestatzen hasi direnenan, «gure egoitzako adinekoak poz-pozik agertu dira, nork bere Gabonetako zorion-txartela egitean nahiz laster ezezagun batena jasoko dutela jakitean», azpimarratu du IMQ Igurco Forua egoitzako psikologo Janire Achicallendek.
Aurten abiarazi da lehen aldiz ekimena, eta datorren urtean, parte hartu nahi duten senideei ere proposatuko zaie programa, sare soziala nabarmen handitzearren.