Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • IMQ Igurco GESCArekin eta DYArekin elkarlanean ari da Turkiako lurrikarako biktimentzat neguko jantziak eta mantak biltzen

IMQ Igurco GESCArekin eta DYArekin elkarlanean ari da Turkiako lurrikarako biktimentzat neguko jantziak eta mantak biltzen

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Las Nahi dutenek jantziak eta mantak utzi ahal dituzte GESCAko 25 zentro elkartuetan. Horietako 16 IMQ Igurcoko egoitzak eta zentroak dira. GKEak Turkiako lurrikarako biktimei helaraziko dizkie, herrialde horretako enbaxadaren bitartez.Turquía.

DYAk Turkiako lurrikarako biktimentzat neguko jantziak eta mantak ematea eskatu die bizkaitarrei, eta elkartasunerako dei horri erantzuteko, GESCA-Zentro Asistentzialen Kudeatzaileen Enpresa Elkarteak hogeita zortzi zentro jarri ditu kanpaina horren eskura, material hori biltzeko. Eta zentro horien artean, IMQ Igurcoren Bizkaiko sei egoitza eta hamar eguneko zentro daude.

GKEak atzo abiarazitako kanpaina otsailaren 17an –ostirala– amaituko da. Zentro laguntzaileetan materiala uzteko ordutegia zentroen ordutegi berbera da.

IMQ Igurcoko zentro hauek parte hartzen ari dira ekimen solidario horretan: Unbe (Erandio), Orue (Amorebieta-Etxano), José M.ª Azkuna (Amorebieta-Etxano), Bilbozar (Bilbao), Zorrozgoiti (Bilbao) eta Forua (Forua) egoitzak, eta Bilboko San Adriango, Otxarkoagako, Etxanizko, Zorrozgoitiko eta Bilbozarreko eguneko zentroak, eta Estartetxe-Leioakoa, Aiboa-Getxokoa, Ugao-Miraballeskoa, Galdakaokoa eta Ondarroakoa.

GESCAk eta IMQ Igurcok kanpaina solidario horretan parte hartzera animatzen dute.

Lurrikaraz

Lurrikara –7,4 gradukoa Richter eskalaren arabera– igandetik astelehenerako goizaldean gertatu zen (3.10 am), epizentroa Kahramanmarasen izan zuela (Turkiako hegoaldean), non hirigune handiak –hala nola Gaziantep edo Adana– eta hiriak –Hatay, Malatya, Kilis, Diyarbakir Adiyaman– biltzen diren. Esaterako, Adiyamanen 12 milioi pertsona inguru bizi dira, bi milioi errefuxiatu siriar barne.

Turkiako agintariek nazioarteko laguntzarako deia egin dute, eta horri erantzuteko ekintza Osasunaren Mundu Erakundeko EMT Ekimena (Larrialdietako Talde Medikoak, ingelesezko siglak) eta Babes Zibileko Europako Mekaniskoa koordinatzen ari dira, "Team Europe" gisa.

Testuinguru horretan, erakunde asko larrialdiko laguntza bidaltzen saiatzen ari dira kaltetutako biztanleentzat, haien oinarrizko premiei erantzuteko, hala nola jantzien beharrari, negu gorrian baitaude, zero azpiko tenperaturetan.

GESCAri buruz

GESCA-Zentro Asistentzialen Kudeatzaileen Enpresa Elkarteak 10 erakunde biltzen ditu, eta horiek Bizkaian 30 egoitza eta 22 eguneko zentro kudeatzen dituzte; horrek esan nahi du 4.940 pertsonari ematen dietela arreta: 3.805 pertsonari, egoitzetan eta 1.135 pertsonari, eguneko zentroetan; eta, horretarako, 2.600 profesional baino gehiagori ematen diete lana.

Bizkaiko egoitza-tokien % 35ez arduratzen da GESCA, eta zentro elkartuek 130 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituzte guztien artean urtero jarduera horrengatik; hortaz, 43 milioi euro baino gehiagoko itzulkina sortzen dute diru-kutxa publikoentzat, Gizarte Segurantza, PFEZ, BEZ edo Sozietateen gaineko Zerga bidez.

Enpresa elkartuak ordezkatu, defendatu eta babesteko sortu zen GESCA, eta, horretarako, asistentziaren kalitatean, konpromiso etikoan eta enpresa-bikaintasunean oinarritutako bere kudeaketa-eredua sustatzen du gizartean.