• eu
Kontaktatu

IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioko adineko batzuek San Blas azoka bisitatu dute

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Adineko horiek, egoitza batean bizi badira eta gurpil-aulkietan badaude ere, txikitatik egindako tradizioari eusten diote.

 

Gaur, Amorebieta-Etxanoko IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioko adineko-talde handi bat Abadiñoko San Blas azokora joan da, zentro horretako profesional batzuekin batera. Horrela, ibilaldi horren eskutik, azokara joateko ohiturari –txikitatik izandakoari– eutsi diote. Adineko batzuk –Durangaldekoak eta Arratia ingurukoak– gurpil-aulkietan joan dira gainera.

Lehenbizi, San Blas kordoi tipikoak, hotzeria eta beste gaitz batzuk prebenitzen omen dituztenak, bedeinkatzera joan dira. Txangoa egiterik izan ez dutenentzat eta egoitzako gainerako profesionalentzat ere kordoiak erosi eta bedeinkatu dituzte.

Ondoren, hainbat produktu –gazta, ogia, sagardoa, txakolina, barazkiak…– saltzen dituzten saltokiz saltoki ibili dira adinekoak, baita zaldiak, behiak eta ardiak salgai dituztenak ere.

Amaitzeko, IMQ Igurco Orue egoitzakoek produktu tipikoak jan eta edan dituzte, hots, taloa, txorizoa, sagardoa eta txakolina.

Zentro soziosanitarioko profesionalek esan bezala, “txango horri esker, lehen azokara joan ohi ziren erabiltzaileek orain ere joateko aukera izan dute, mendekoak badira ere. Gainera, ibilaldia aldez aurretik prestatu da egoitzan, egunero adinekoak bizkortu eta animatzeko eta eskualdeko tradizioak, produktuak eta jaiak gogora ekartzeko jarduerak egin ditugulako”.