Kontaktatu

IMQ Igurcok segurtasun eskema nazionalaren ziurtagiria lortu du

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Ziurtagiri horrek ziurtatzen du historia soziosanitarioaren kudeaketarekin eta zerbitzu soziosanitarioak ematearekin lotutako prozesuei eusten dieten IMQ Igurcoren informazio-sistemak ikuskatu eta ebaluatu egin direla, hainbat alderdiri erreparatuta, hala nola konfidentzialtasunari, osotasunari, erabilgarritasunari, trazabilitateari eta informazioaren benetakotasunari.

  • Lorpen hori IMQ Igurcok 2024an eta 2025ean garatutako Segurtasuneko Plan Zuzentzaileen barruan dago. Plan horiek hobekuntza tekniko eta antolatzaile nabarmenak ekarri dituzte, zibersegurtasuna eta informazio-sistemen zerbitzuaren jarraitutasuna indartzera bideratuak.

Zibersegurtasunari dagokionez gero eta erronka handiagoak dituen ingurune batean, IMQ Igurcok bere kudeaketa-sistemaren adostasun-ziurtagiria jaso berri du AENORen eskutik, Segurtasun Eskema Nazionala (ENS, gaztelaniazko sigletan) arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuarekin bat etorriz. Ziurtagiri horrek ziurtatzen du erakundearen informazio-sistemek betetzen dituztela Administrazio elektronikoaren esparruan informazioaren segurtasuna bermatzeko Estatuko araudiak eskatzen dituen betekizunak.

Hala, kategoria ertaineko mailadun ziurtagiriak bermatzen du historia soziosanitarioaren kudeaketarekin eta zerbitzu soziosanitarioak ematearekin lotutako prozesuei eusten dieten IMQ Igurcoren informazio-sistemak Segurtasun Eskema Nazionalean ezarritako segurtasun-printzipio eta neurrien arabera ikuskatu eta ebaluatu direla. Helburua da bermatzea informazioa babestuta eta eskuragarri egongo dela behar izango denean, zuzena eta benetakoa izango dela, eta haren arrastoa une oro jarraitu ahal izango dela, neurri aurreratuak aplikatuz, informazioa seguru egon dadin.

Segurtasun Eskema Nazionalak erreferentzia-esparru erkidea ezarri du sektore publikoari zerbitzuak ematen dizkioten erakundeek tratatutako informazioa babesteko; hala, arriskuen kudeaketa egokia eta datuen eta emandako zerbitzuen izaeraren araberako babesa bermatzen du. AENORek hori ziurtatzeak auditoretza-prozesu independente bat gainditzea dakar, araudia betetzen dela eta eskatutako segurtasun-neurriak eraginkortasunez ezartzen direla egiaztatzeko.

Euskadiko talde soziosanitarioko Segurtasun arduradun Miguel Ángel Pazosek adierazi duenez, «ziurtapen hori lortu izanagatik, IMQ Igurcok aurrera egiten du zerbitzu gero eta seguruagoak, fidagarriagoak eta erakunde publikoek eta gizarteak eskatzen dituzten estandarrekin bat datozenak eskaintzeko helburua lortzeko, eta, horrela, interes-talde guztien konfiantza indartu egiten du».

Lorpen hori IMQ Igurcok 2024an eta 2025ean garatutako Segurtasuneko Plan Zuzentzaileen barruan dago. Izan ere, plan horiek, «hobekuntza tekniko eta antolatzaile nabarmenak ekarri dituzte, zibersegurtasuna eta informazio-sistemen zerbitzuaren jarraitutasuna indartzera bideratuak».

Adituak eskertu egin du «proiektuarekin lotura estua izan duten eta ziurtagiria lortzeko ezinbesteko izan diren» beste profesional batzuek egindako lana: Marisa Utrera, IMQ Igurcoko Kalitate arduraduna eta Sergio López de Haro, b-kaindnova aholkularitza teknologikoko talde teknikoaren arduraduna.

Pertsona eta erakundeentzako abantailak

IMQ Igurcoren aburuz, Miguel Ángel Pazosek azaldu duenez, ziurtagiri horrek indartu egiten du bere konpromisoa «informazioaren segurtasunarekin eta erabiltzaileen, haien familien eta lankidetzan aritzen diren erakundeen datuen babesarekin. Segurtasun Eskema Nazionalarekin, datu soziosanitarioetarako sarbidea blindatzen dugu eta etenik gabeko zaintzak bermatzen ditugu, baita zibererasorik gertatuz gero ere».

Erabiltzaileentzat eta horien familientzat, IMQ Igurcok lortu duen ziurtagiriak «lasaitasun handiagoa ematen du: bereziki babestutako informazioaren tratamendu segurua bermatzen du, hala nola historia soziosanitarioarena. Halaber, aukera ematen digu bereziki babestutako informazio soziosanitarioaren truke digital eta segururako sistemen garapenean aurrera egiteko, baita beste dokumentazio batzuei dagokionez ere, hala nola ordainagiriei, fakturei, baimenei, txostenei eta bestelakoei, senideekin sistema telematikoak erabiliz».

Administrazio publikoei dagokienez, Segurtasun Eskema Nazionalak «fidagarritasunaren eta legezko betetzearen berme gehigarria ematen du zerbitzu soziosanitarioei eusten dieten sistemetan».

Azkenik, erakundeko profesionalentzat eta laguntzaileentzat, «ziurtapenak lan-esparru segurua finkatzen du, informazioaren kudeaketako jardunbide egokiekin bat datorrena», azpimarratu du.

Ibilbide luzea kalitatearen alde

Segurtasun Eskema Nazionalaren ziurtagiria IMQ Igurcon jada ezarrita dauden beste ziurtagiri batzuei gehitu zaie, hala nola kalitatearen kudeaketari (ISO 9001), ingurumenaren kudeaketari (140001) eta UNE 179003 arauaren araberako egoitza soziosanitarioetako pazienteen segurtasunaren arriskuen kudeaketari buruzkoei.

«Aurreko guztia IMQ Igurcok zaintza soziosanitarioak ematean etengabeko hobekuntza, gardentasuna eta bikaintasuna lortzeko duen estrategia orokor batean kokatzen da», amaitu du azaltzen IMQ Igurcoko Segurtasun arduradunak.