-
IMQ Igurcok ‘Zainketen plangintza aurreratua’ jardunbide egokiaren aipamen berezia lortu du pertsonak egoera posibleetan, bizi-amaierako fasean barne, jaso nahi duen arretari buruzko erabakiak hartzeko prozesua ezartzeko esperientziagatik.
-
Bizkaiko Foru Aldundiak lehen aintzatespen horiek eman ditu etxeetan, Bizkaiko eguneko zentroetan edo egoitza-zentroetan zerbitzuak ematen dituzten iraupen luzeko zainketen arloko eragile nagusien artean jardunbide egokiak sustatzen, zabaltzen eta helarazten laguntzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiak iraupen luzeko zainketak pertsonalizatzeko jardunbide egokien lehen aitzatespenak eman zituen abenduaren 23an, ostiralean, Euskalduna Jauregiko jendaurreko ekitaldi batean. 47 hautagai aurkeztu ziren sarietara, eta IMQ Igurcok aipamen berezia lortu zuen.
Hain zuzen, IMQ Igurcok ‘Zainketen plangintza aurreratua’ jardunbide egokiaren aipamen berezia lortu zuen pertsonak egoera posibleetan, bizi-amaierako fasean barne, jaso nahi duen arretari buruzko erabakiak hartzeko prozesua ezartzeko esperientziagatik. Erabakien eta zainketen plangitzaren gaineko jardunbide egokia, Birjinetxe-Erreferentziazko Eskualdeko Zentroarekin elkarlanean.
Adinekoen nahiz desgaitasuna duten pertsonen zainketen arloari zuzendu zaio deialdia. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak sortu ditu aintzatespenak, Bizkaiko eguneko zentroetan edo egoitza-zentroetan zerbitzuak ematen dituzten iraupen luzeko zainketen arloko erakundeen artean jardunbide egokiak sustatzen, zabaltzen eta helarazten laguntzeko.
Gizarte Ekintza Saileko diputatu Sergio Murillok, sariak eman zituenak, erakunde sarituei eskerrak eta bizkaitar guztion txalo beroa eman zizkien, baita deialdira aurkeztu ziren hautagai guztiei ere, «izan ere, zorionez, gero eta erakunde eta profesional gehiagok ematen ditu horrelako zainketak, laguntza behar duten pertsonentzako arreta pertsonalizatuagoa sustatzeko eta zainketa horietan aurrera egiteko asmoz, haien duintasuna eta eskubideak aintzat hartuta, haien interesak eta lehentasunak kontuan hartuta, eta haien benetako parte-hartzea gogoan hartuta».
Adinekoen, familien, profesionalen, adituen eta zerbitzuaren hornitzaileen ordezkariek osatu zuten epaimahaia.
Zainketen plangintza aurreratua
2022ko maiatzean IMQ Igurcok egoitzetako batean, IMQ Igurco Bilbozar egoitzan, programa bat ezarri zuen kudeaketa-sistema barruan, eta horretan adinekoen osasun-egoerari buruzko bi balorazio-mota bildu ziren, baita zainketen plangintza aurreratua ere, zeinean erabiltzailearekin edo bere senideekin adostutakoa jasota utzi den. Lan hori errazteko, osasun-arloko esku-hartzearen hiru maila zehaztu dira: komorbilitate txikiko erabiltzaileentzat; mendetasun ertaina edo larria dutenentzat, eta erabateko mendekotasun funtzionala dutenentzat.
IMQ Igurcoko Asistzentzia zuzendari Naiara Fernández sendagileak azpimarratu duenez, «zainketen plangintza aurreratuaren balorazioa, esku-hartze maila zehazteaz gain, testu libreko espazio bat ere badu, eta horretan erabiltzaileak bere bizitzaren amaieraren kudeaketari dagokionez dituen lehentasunak biltzen ditugu, baita ospitaleko trantsizioei edo sintoma immuneei edo sedazioari aurre egiteari buruzko zehaztapenak ere, besteak beste. Edo erabiltzaileak erabakitze-prozesuan adierazitako nahiak ere».
Programa berria taxutzeko prozesuan, hots, erabiltzaileekin, beren senideekin eta profesionalekin egindako baterako lanean, eta profesionalak prestatzeko prozesuan, beste erakunde batzuekin batera lan egin da, hala nola Osakidetzako Santa Marina Ospitalearekin eta Bizkaiko Foru Aldundko Birjinetxe-Arreta eta Zainketen Plangintzarako Erreferentziazko Eskualde Zentroarekin.
«Zainketen plangintza aurreratua abiarazi ondoren eta programaren erabiltzaile izan diren pertsona batzuen senideekin bildu ostean, gogobetetze-maila handia dela egiaztatu dugu, bai familien artean, bai proiektuan parte hartzen ari diren erabiltzaileen artean, hots, inplikazio handiagoa dutela balorazio-prozesuan eta erabakiak hartzeko prozesuan, beren balioak eta nahiak aintzat hartzen direla sentitzen badute, eta laguntza-prozesuak hobeto ulertzen dituztela», adierazi du Naiara Fernández doktoreak.
Bestetik, IMQ Igurco Bilbozar egoitzako sendagile Rebeca Valerak hauxe azpimarratu du: «pertsona ardatz duen arreta-eredura aldatu izanak eta gaixotasun aurreratua goiz identifikatzen laguntzen diguten balorazio integraleko tresnak euskarri eduki izanak, aukera ematen digute arreta aldez aurretik planifikatzeko prozesu bat hasteko, erabiltzailearen eta bere senideen edo gertukoen lehentasunak, nahiak eta balioak kontuan hartuta».
Amaitzeko, adierazi du, «prozesu horrek talde gisa hazteko aukera eman digu, eta, batez ere, familiekin konfiantza-loturak ezartzeko, eta, pertsonaren bizitzaren amaiera gogorrean, baina kontsolagarrian, profesional gisa eta laguntza pertsonal gisa aintzat hartzen gaituztela sentitzen dugu».