- Maríak, gaur egun IMQ Igurco Forua egoitzan bizi denak, Covid-19a gainditu zuen 2020an eta badago txertatuta eta immunizatuta.
María Egiguren ondarrutarrak, 1917ko otsailaren 18an jaio zenak, 104. urteurrena ospatu du gaur senideekin. Lobeetako bi IMQ Igurco Forua udal-egoitzara joan dira oso ospakizun berezi horretan izekoarekin egoteko. Haiekin batera izan da Izaskun Arrieta, Foruko lehen alkateordea. Maríak covid-19a gainditu zuen 2020an, sintoma arinekin, eta badago txertatuta eta immunizatuta. Egoitzan talde-immunitatea lortu da, adinekoen eta langileen % 97 baino gehiago txertatu direlako.
María oso emakume adoretsua izan da. Jostea du jarduera nagusienetako bat. Gainera, Ondarroan bizi zenean, 2017tik 2020ra bitartean, herriko adinekoen eguneko zentroaren –foru-egoitza, IMQ Igurcok kudeatzen duena– erabiltzailea izan zen, eta arratsaldeetan Artibai egoitzara bertako adinekoak bisitatu eta laguntzera joateko ohitura zuen. Bestetik, María ezagutzen dutenek badakite oso katolikoa dela eta igandero eta jai egiteko egunetan mezatara joaten dela.
2020an IMQ Igurco Forua egoitzan sartu arte, familiarekin bizi zen, 103 urte bete arte; hain zuzen ere, loba baten semearekin, horren emaztearekin eta haien bi seme txikiekin bizi zen, Maríak ez baitzuen seme-alabarik eduki ezkonduta egon zenean. Bere bizitza luzearen sekretuetako bat soja-esnea eta lezitina, jogurtak, fruta eta Ondarroako portuko arrain freskoak hartzea dela aitortu du.
Egoitzako zuzendari Itziar Urrutiak adierazi duenez,«María oraindik ere bizitasun handiko pertsona da. Azken urtean arazo medikoak izan dituen arren, hobetzeko grinaren adibide ederra da, eguneroko ohiturei eusten baitie eta zentroan programatutako jardueretan parte hartzen baitu, hala nola fisioterapiako saioetan eta jolas-jardueretan».
IMQ Igurco Forua egoitza
IMQ Igurco Forua egoitza soziosanitarioa Forua udalerrian dago (Elexalde auzoa 34). Urdaibaiko biosferaren erreserban dago, Gernikatik kilometro batera, eta Calabria ospitale zaharraren birgaitzean du jatorria. Ospitale haren estilo klasikoa iraunarazi du, arkitektura-irizpide berritzaileenn arabera birgaitu da eta kokaleku duen natura-ingurunean egokitasunez eta errespetuz integratuz. 1.700 m2-ko azalera eraikia du eta 44 adinekori ematen die ostatu, banako 12 geletan eta 16 gela bikoitzetan. IMQ Igurcok kudeatzen du egoitza, Foruko Udalaren administrazio-emakida baten eskutik.