- Iaztik ikasleek eta adinekoek garatzen duten belaunaldiarteko programa baten esparruan.
Zazpi Landa Eskolak eta IMQ Igurco Zorrozgoiti foru-egoitzak belaunaldiarteko programa bat garatzen ari dira, 2019. urteaz geroztik. Koronabirusak eragindako pandemiak ondorio latzak ekarri dizkio programari, hots, adinekoen eta ikasleen arteko harreman hertsia eten egin du.
Harremana hain hertsia denez, Bilboko ikastetxean koronabirus berria ikasgai izan zenean eta ikasleei birusak zein herritarri eragiten zien gehien galdetu zitzaienean, egoitzan bizi diren adinekoak aipatu zituzten, eta, hortaz, horiei laguntza eta motibazioa jakinarazteko bideo bat bidaltzea otu zitzaien.
Lehenengo bideoan, Zazpi Landa Eskolako ikasleek 'Desde Santurce a Bilbao' abesti ospetsua kantatu eta adorea eta maitazarrea emateko mezuak bidali zizkieten egoitzako adinekoei.
Zorrozgoitin bideoa jaso zenean, egoitzako adinekoei eta arduradunei hain ideia polita iruditu zitzaien, ezen umeei esker ona eta ilusioa adieraztea erabaki baitzuten, hitz gabeko hizkuntza eta esker oneko hitzen bidez. Hori guztia, beste bideo batean adierazi zuten, 'Ikusi mendizaleak' (Imuntzo eta Belokik abestutakoa) abesti alaiaren eskutik.
Ekimena hain gogoko izan dutenez, egoitzako adinekoek beste bideo bat jaso dute, beste bilbainada batekin, 5. mailako ikasleek bidalitakoa, egoitzara, beste behin, poza eta gaztetasuna eramateko.