- Zorrotza auzoan egoitzako adinekoek margotutako harriak ezkutatu dituzte ingurumena babestu eta natura zaintzea sustatzeko.
- #Harriak jokoa oso arrakastatsua da sare sozialetan; harriak margotu eta ezkutatzen datza, beste pertsona batzuek lagungarrien bidez horiek bila eta aurki eta berriro ezkuta ditzaten.
Gaurko, ekainaren 14ko, goizean, ZazpilandaEskolako Lehen Hezkuntzako seigarrren mailako ikasleek eta IMQ Igurco Zorrozgoiti foru-egoitzako adinekoek elkarrekin parte hartu dute #Harriak ekimenean. Izan ere, ikasleek eta adinekoek, egoitzako erabiltzaileek margotutako harriak ezkutatu dituzte Zorrotza auzoko txokoetan. Ingurumena babestu eta natura zaintzearekiko sentikotzeko motiboez apaindu dira harriak. Ekitaldi horretara, gonbidatu gisa, hauek ere bertaratu dira: Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaleko Herritarren Arreta eta Partaidetza eta Nazioarteko Gaietako zinegotzia, eta Miren Gotzone Zaldunbide, Bilboko Herritarren Arreta eta Partaidetzako zuzendaria.
Belaunaldiarteko, aisia komunitarioko eta balioetan sentsibilizatzeko jarduera horren eskutik, egoitza hartatik abiatuta, harriak utzi dira auzoan barrena, beste herritar batzuek bila eta aurki ditzaten eta, ondoren, berriz ezkuta ditzaten. Harriak ezkutatu aurretik argazkiak atera eta sare sozialetan igotzen dira ezkutalekuen gaineko lagungarri batzuekin. Era berean, sare sozialen post-etan hashtag (#) bana jartzen da ezkutalekuaren izenarekin, adibidez, #HarriakBilbao.