• eu
Kontaktatu

Zornotzako adinekoak Mundakako hondartzara joan dira bainatzera

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día

Uztailean eta abuztuan, Amorebieta-Etxanoko IMQ Igurco Orue egoitzako adinekoak Mundakako hondartzara txangoak egiten ari dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren Gizarte Ekintza finantzaketarekinBidaideak abiarazi duen Hondartza Denontzat programaren barruan.

Mundakako hondartzara egindako azken txangoan, IMQ Igurco Orue egoitzako adinekoei karpa bat eta aulki batzuk prestatu zizkieten, itzaletan egon eta eroso egon zitezen. Larruazala eguzki-iragazkiekin eta burua eguzkitik kasketa eta txanoekin egoki babestu ondoren, ausartenak uretan sartu ziren, Bidaideak erakundeko langileen laguntzari esker. Beste batzuk, aldiz, nahiago izan zuten itsasertzetik paseo freskagarria egitea, oso ariketa osasungarria baita zangoen zirulazioarentzat. Egoitzara itzuli aurretik, txangoa bukatzeko izozki bana hartu zuten hondartzako kioskoan.