• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Zornotzako adinekoek eta horien senideek bularreko minbiziaren aurkako lasterketa solidarioan parte hartu dute

Zornotzako adinekoek eta horien senideek bularreko minbiziaren aurkako lasterketa solidarioan parte hartu dute

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Zornotzako José M.ª Azkuna egoitzako adinekoek eta profesionalek eta adinekoen senideek 5 kilometroko ibilbidea egin zuten.

 

Atzo, igandean, Bularreko Minbiziaren eta Minbizi Ginekologikoaren Bizkaiko Elkarteak (ACAMBI) antolatu ohi duen minbiziaren aurkako lasterketa solidarioa egin zen, gaixotasun haren gaineko ikerketari laguntzeko. Pandemia zela eta, ez zen ibilbide ofizialik egin, eta nork bere ibilbidea egin zuen, 5 kilometrokoa, Bizkaiko tokiren batean.

Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko IMQ Igurco José M.ª Azkuna egoitzan ekimen horrekin bat egin zen, eta ibilaldi bat antolatu zen Zornotzatik, egoitzako langileek, adinekoek eta horien senideek parte har zezaten. Egoitzako sarreran elkartu ziren guztiak eta herriko kaleetan barrena ibili ziren, Jauregibarriko helmugaraino. Lasterketa guztietan bezala, anoa egon zen, hots, janaurrekoak, egoitzako lorategian. Egoitzako profesionalek adierazi duten bezala, bestelako esperientzia izan zen, eta datorren urtean berriro egitea espero dute.