• eu
Kontaktatu

Bilboko Foru egoitzetako adinekoek bilbainadez gozatzen dute Aste Nagusian

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba

Bilboko Aste Nagusia irrikaz itxaroten dute hiriko IMQ Igurco Zorrozgoiti eta IMQ Igurco Bilbozar egoitzetako (Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoak) erabiltzaileek. Musika, eguraldi ona eta primeran ibiltzeko gogoa dira Aste Nagusi zalapartatsu eta dibertigarria bizi izateko ezinbesteko osagaiak.

Hortaz, egunotan, IMQ Igurcoko egoitza haietako eta beste egoitza batzuetako adinekoak Bilboko Aste Nagusiaren jai- eta uda-giro irrigarrian murgiltzen ari dira. Egoitzetatik Doña Casilda parkerako ibilaldietan, bilbainada tradizionalez gozatzen dute, urtero abesti horiek antolatu ohi diren karpan.

Txangoak, bidaiak berak, giro zaratatsu eta alaiak eta, batez ere, musikak, egoiliarrei nahiz horiekin doazenei gozarazten diete. Ongi pasatzeko aukera horietaz baliatzea ona da beti. Gora Marijaia!