• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • EHU-ko Arte Ederren ikasleek eta IMQ Igurco Unbe egoitzako adinekoek belaunaldien arteko harremana sortu dute irakaskuntzako teknologia berriei esker

EHU-ko Arte Ederren ikasleek eta IMQ Igurco Unbe egoitzako adinekoek belaunaldien arteko harremana sortu dute irakaskuntzako teknologia berriei esker

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Ikasleak astelehenero konektatzen dira adinekoekin irakaskuntzarako diseinatu den plataforma teknologiko baten bidez.
  • Ikasleek adinekoei adore eta laguntza mezuak bidaltzen dizkiete, baita arte-kreazioak ere, hala nola, marrazkiak, margolanak...

 

Badira bi ikasturte Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arte Ederren Fakultateko ikasleek eta Erandioko (Bizkaia) IMQ Igurco Unbe egoitza soziosanitarioko adinekoek belaunaldien arteko sormenenzko proiektua elkarrekin garatzen dutela.

Urteotan, adin desberdinetako gizatalde horien arteko loturak gero eta estuago egin dira, eta elkarrekin jarduera asko egin dituzte. Halere, koronabirusak eragindako krisiak etenaldia egin zuen proiektuan, eta, duela gutxi, proiektuaren parte-hartzaileek parentesi hori ixtea erabaki dute, aurrera egiten jarraitzeko.

Hortaz, Nahia Zaramillok eta Noelia Fernandezek –egoitzako terapeuta okupazionala eta psikologoa hurrenez hurren– eta Arte Ederren Fakultateko irakasle Izaskun Álvarez Gainzak eta Ione Sagastik lanari ekin zioten IMQ Igurco Unbe egoitzako adinekoak konfinamenduan lagunduta senti zitezen eta, aldi berean, ikasleekin zuten harremanari berriro ekin ziezaioten.

Analogikotik digitalera

Horrela, Izaskun Álvarez Gainzak azaldu duenez, “esku-paper bat egin eta zabaldu egin genuen, jendea adinekoei kreazioak (olerkiak, marrazkiak, abestiak, bideoak, istorioak…) bidaltzera anima zedin, haiek lagunduta senti zitezen. Parte hartu nahi duen ororentzat dago zabalik proiektua”, adierazi du.

Halaber, EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasleak ikaskuntza telematikoko Blackboard Collaborate plataforma digitalean espazio bat abiarazi dutela esan du, “nahi duten ikasleak egoitzako adinekoekin modu birtualean konekta daitezen, mintzatzeko edo otutzen zaien edozer egiteko. Izan ere, ikasle eta irakasle asko konektatzen gara astelehenero, 10.30ean, adinekoi lagun egiteko eta elkarri aberasteko”, esan du.

Bestetik, IMQ Igurco Unbe egoitzako terapeuta okupazional Nahia Zamanillok ikasleen ekimen horiek izandako “onarpen zabala” azpimarratu du, baita hau ere: “egoitzako adinekoek gogo handiz espero izaten dute astelehenero 10.30eko hitzordua. Ulertu beharra dago adinekoen eta Arte Ederren ikasleen artean lotura eta harremana sortu egin direla, eta ikasleak adinekoen bizitzen partaide ere badirela”.

Belaunaldien arteko proiektuak oso ekimen onak sortu ditu, esaterako, ikasle batena:  “gradu amaierarako lanerako karta-sorta bat egin zuen objektu zaharren irudiekin, Alzheimer-en gaixotasuna duten adinekoen oroimena trebatzen laguntzeko”, azpimarratu du Izaskun Álvarez Gainza irakasleak.

Ikerlan ugarik erakutsi dute arte-sormenak propietate terapeutikoak badituela, sormena trebatzen duenaren bizi-kalitatea hobetzen duela, eta hori egiten duena kognitiboki estimulatzeko gai dela, oroitzapenen bidez, irudimena bizituz... Margolanek eta marrazkiek arreta, pazientzia, pertseberantzia eta sormena lantzen laguntzen dute, eta, gainera, onura ugari dakarte arlo motorretan eta komunikaziokoan, eta onura horiek oso onuragarriak dira adinekoentzat.