Kontaktatu

BIZITZAREN AMAIERAKO ZAINKETA UNITATEA

Arretarik onena unerik delikatuenean

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

INFORMAZIOA

Fase terminaleko gaixotasunaz ari gara gaixotasun aurreratu, progresibo eta sendaezin bati aurre egin behar diogunean. Gaixotasun horren tratamendu espezifikoa ez da jada eraginkorra, eta bizi-pronostikoa mugatua da. Egoera horrek eragin emozional handia du gaixoan, familian eta talde terapeutikoan. Egoera horretan, profesionalen prestakuntzak eta pazienteei ematen zaizkien zainketen kalitateak nabarmen baldintzatzen dute haien biziraupena eta ongizate globala.

Horregatik, bizi-amaierako egoeran dauden adinekoek pronostikoa baldintzatzen duten faktoreen eta erabakiak hartu aurretik dituzten balioen, nahien eta lehentasunen balorazio zehatza, dimentsio anitzekoa eta indibidualizatua behar dute, pazientearen, senideen eta zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko.

IMQ Igurcoko Bizitzaren amaierako zainketa unitatea

Bizitzaren Amaierako Zainketen Unitatea pazienteei eta senideei laguntzeko zerbitzua da. Gaixotasun aurreratu, progresibo, sendaezin eta tratamendu espezifi koari erantzuteko aukerarik ez dagoenean edo heriotza gertu dagoenean zaintza zerbitzurik onena eskaintzen da.

Bizitzaren Amaierako Zainketen Unitatean zure adinekoen erosotasuna eta bizi-kalitatea bermatzeko bitarteko eta profesional onenak jartzen ditugu zure eskura. Hori lortzeko, ahalegin osoa egiten dugu pertsona bakoitzaren

beharrei erantzungo dien eta pertsonen duintasunarekiko eta giza tratuarekiko errespetua bermatuko duen laguntza profesionala, pertsonalizatua eta integrala eskaintzeko.

  • Egoiliarrari eta haren familiari arreta integrala ematea: Alderdi biomedikoak, psikologiko emozionalak, sozialak eta espiritualak; beharrezkoa izanez gero, dolurako laguntza.
  • Pertsonaren duintasuna eta balio bio-etikoekiko errespetua bermatzea
  • Pertsonaren bizitzaren azken uneetan ahalik eta ongizate-mailarik handiena ematea
IMQ_IGURCO_FIN VIDA-eus

OHIKO GALDERAK

Bizitzaren Amaierako Zainketen Unitatea pazienteei eta senideei laguntzeko zerbitzua da. Gaixotasun aurreratu, progresibo, sendaezin eta tratamendu espezifi koari erantzuteko aukerarik ez dagoenean edo heriotza gertu dagoenean zaintza zerbitzurik onena eskaintzen da.

IMQ Igurcoko Bizitzaren Amaierako Zainketa Unitateak Unbe eta Orue egoitza soziosanitarioko eta Araba zainketa eta egoitza ospitaleko instalazioetan daude kokatuta.

Bizitzaren Amaierako Zainketen Unitatean, honako hauexek osatutako diziplina anitzeko taldea dago: mediku geriatra, 24 orduko erizaintza-zerbitzua, fisioterapeutak, psikologoak eta gizarte-langileak.

IMQ Igurco
946 62 04 00

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu