- IMQ Igurco Orue eta José M.ªAzkuna egoitzak musikaz, dantzaz, izozkiez eta sokatiraz ere bete ziren, jaietako txupinazo tradizionalaz ez ezik.
Amorebieta-Etxanoko IMQ Igurco Orue eta José M.ªAzkuna adinekoen egoitzetan ez dira gogoratzen hain testuinguru sanitario eta sozial zaileko Karmengo Ama Birjinaren jaiak. Baina COVID-19aren pandemia ez da inolako oztopoa izan egoitza haietako adinekoek eta profesionalek jai-hasiera dibertigarria goza dezaten.
Horrela, bi egoitzetan txupinazo tradizionala egin ondoren, IMQ Igurco José M.ªAzkuna foru-egoitzan –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa–, Amorebietako herrigunean dagoen horretan (José Antonio Aguirre kalea z/g), kontzertu bat egon zen, Soraia Agirregoikoa trikitilariaren eskutik. Egoitzako adinekoek eta langileek inoiz ez bezala gozatu eta abestu zuten, egoitzako lorategian nahiz terraza eta balkoietan. “Karmengo jai bereziak eta garrantzitsuak, guztiontzat”, kontatu dute foru-egoitzakoek.
Amorebieta-Etxanoko San Miguel de Dudea z/g (Lauaxeta Ikastolaren ondoan) auzoko IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioan, bestetik, Naiara Fernandez mediku geriatra izan zen zeremonia-andereñoa. Egoitzako sukaldeak izozki-kioskoa prestatu zuen, zeinean egoitzako adinekoek zaporeak eta ‘topping’ gogokoenak aukeratu zituzten, barkillo tradizionalekin, jakina. Egoitzako bi profesional arduratu ziren musikaz, eta trikitixa eta panderoarekin, musikaz eta alaitasunez bete zuten zentroko kanpoko terraza. Profesionalen arteko sokatira-txapelketa lehiatu baterako astia ere egon zen, eta adinekoek bi taldeak txaloka adoretu zituzten.
Hitz batez, alaitasunez eta dibertsioz beteriko jaiak, baina maskarekin eta gainerako beharrezko segurtasun-neurriekin.