• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Andoni Martínez Barañano tenoreak, bere musikaren eskutik Getxotarren konfinamendua animatu zuenak, hainbat kontzertu emango ditu adinekoen egoitzetan

Andoni Martínez Barañano tenoreak, bere musikaren eskutik Getxotarren konfinamendua animatu zuenak, hainbat kontzertu emango ditu adinekoen egoitzetan

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Martínez Barañanok Leioan emango du lehen kontzertua, astearte honetan, eta Euskadiko adinekoen egoitza batzuk bisitatu ostean, Espainiako hainbat herritako adinekoen zentroetatik ibiliko da uztailaren 15etik aurrera.
  • Kontzertu horiek Cáritas Bizkaiaren alde balkoian abestu zituen kanta ezagunenekin CD bat grabatzeko ekimen solidarioa biribilduko dute, gizarte-bazterkerian geratzeko arriskua duten emakumeentzat dirua biltzeko.
  • Kontzertuen errepertorioa, ordu bete eta 15 minutu ingurukoa, konfinamenduan arrakastarik handiena lortu zuten kantak bilduko ditu,  hala nola, ‘Los Gavilanes’ eta ‘La Tabernera del Puerto’ zarzuelak, ‘Turandot’ eta ‘Rigoletto’ operak, eta ‘O solemio’ napolitar kanta ospetsua eta ‘Maitetxu mía’ zortziko ezaguna.

 

Andoni Martínez Barañano tenoreak,Getxoko Algorta auzoko San Nikolas plazako getxotarren konfinamendua bere emanaldiekin animatu ondoren, Cáritas Bizkaiaren alde disko solidarioa grabatzeko egitasmo batean diharduenak, orain zuzeneko musika eramango du egoitzetara, dioen bezala, “nolabait, koronabirusak eragindako krisialdiak gehien jo dituen pertsonak arintzeko” konpromiso sozial gisa.Aste honetan hasiko dira emanaldiak, eta zarzuela eta operako kantak abestuko ditu, hala nola, ‘Rigoletto’ operaren ‘La donna è mobile’, ‘Turandot’ operaren ‘Nessundorma’, ‘La Tabernera del Puerto’ zarzuelaren ‘No puede ser’, ‘Los Gavilanes’ zarzuelaren ‘Flor roja’ eta La Verbena de la Paloma’ zarzuelaren ‘Por ser la Virgen de la Paloma’, baita kanta entzutetsuak ere, esaterako, ‘Granada’ eta ‘Aurtxo polita’.

Niretzat oso esanguratsua da nire musikarekin jendeari laguntzen jarraitzea, pandemiaren unerik gorenean gaizkien pasatu duten toki batzuetara, esaterako adinekoen egoitzetara, alaitasun pixka bat eramanez”, nabarmendu du Martínez Barañanok.

Hortaz, tenoreak Espainiako herri batzuetara eramango du bere musika; hasteko, ekainaren 30ean –asteartea– IMQ Igurco Estartetxe Leioa (Bizkaia) eguneko foru-zentroan, 11.15ean; ondoren, baieztatutako lehenengo emanaldien artean, hauek: IMQ Igurco Aiboa Getxo (Bizkaia) eguneko foru-egoitzan, uztailaren 1ean, 11:15ean, eta  Vitoria-Gasteizko IMQ Igurco Araba zainketa-ospitale eta egoitzan, 17:00etan.  Halaber, uztailaren 8an –asteazkena–,Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) IMQ Igurco José M.ªAzkuna foru-egoitzan, 17:00etan. Eta, uztailaren 15ean, Espainiako hainbat herritako egoitzetan.

Horietan guztietan, ordu bete eta 15 minutu inguru arituko da abesten tenorea, etenaldirik gabe, emanaldia hiru zatitan banatu duela. Horietako lehenengoa, ordu erdikoa, zarzuelak eta erromantzak abestekoa, hala nola, ‘Luisa Fernanda’, ‘La Dolorosa’, ‘Los Gavilanes’, ‘La Tabernera del Puerto’ eta ‘La Verbena de la Paloma’.

Bi zatien arteko trantsizio gisa Schuberten ‘Ave María’ abestu ostean, bigarren zatian, 20 minutu ingurukoan, operak abestuko ditu: ‘Tosca’, ‘Turandot’, ‘Rigoletto’ eta ‘L’elisird’amore’.

Azken zatian –20 minutu ingurukoa–, abesti herrikoi ezagunak abestuko ditu: ‘O solemio’ kanta napolitarra, ‘Maitetxu mía’ zortzikoa, A. Lararen ‘Granada’ eta ‘Aurtxo polita’ sehaska-kanta.

Disko solidarioa

Adinekoak zaintzeaz arduratzen diren zentroetan emanaldiak emateko ekimenaren eskutik, Andoni Martínez Barañanok, beste behin, aurre egin nahi die koronabirusaren ondoriei. Izan ere, ekimena, Cáritas Bizkaiaren alde disko solidarioa grabatzeko egitasmoaren osagarri da.

Berrogeialdian bere balkoian abestu zituen kanta ezagunenetariko batzuk jasoko dituen CD horrekin bilduko den diruarekin, gizarte-bazterkerian erortzeko arriskuan dauden emakumeei lagunduko zaie. Grabazioan, ekimenarekin modu altruistan bat egin duen Martínez Barañanok Mario Lerena piano-jotzaile getxotar entzutetsuaren laguntza izango du.

Gutxienez 20 euroko donazioa egiten duten pertsona guztiek diskoaren kopia bana jasoko dute etxean, tenorearen eskaintza eta guzti. Parte hartu nahi dutenek ekainaren amaierara arte egin dezakete ekarpena, uztailean hasiko baitira grabazioarekin. “Guretzat oso garrantzitsua da jendeari musikarekin laguntzen jarraitu ahal izatea, eta, batez ere, gure musika lagungarri ere bihurtzea, osasun-krisialdiak gizartean eta ekonomian eragiten dituen kalteak arintzeko”, adierazi du Andoni Martínez Barañanok.

Disko solidarioari buruzko informazio gehiago hemen:

https://www.desdemibalconatucorazon.com

Balkoian egindako emanaldi guztiak hemen:

https://www.youtube.com/channel/UC8D6rAFRKYMECgDFFl5NUww