Kontaktatu

Bilboko adineko eta ezinduek, eta Barakaldoko ikasle batzuek elkarrekin parte hartu dute Korrikan

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día

Bilboko IMQ Igurco Zorrozgoiti eguneko foru-zentro eta egoitzako adineko, Lantegi Batuak-eko desgaitasunen bat duten pertsonek, eta Barakaldoko Errosarioko Andra Maria ikastetxeko ikasle batzuek, elkarrekin belaunaldiarteko programa batean parte hartzen dutenek, erreleboa egin dute Zorrotzan.

Korrika, euskararen alde Euskal Herriko lurraldeetan zehar jai-giroan dabilen errelebo-lasterketa, errelebo oso inklusiboa izan du Bilboko Zorrotza auzoan. Hala, Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitza eta eguneko zentroko adinekoek Korrikaren erreleboa hartu dute 11.00etan, egoitzaren kanpoko plazan. Adinekoekin senideak, zentroko profesionalak eta Errosarioko Andra Maria (Burtzeña, Barakaldo) ikastetxeko ikasleak egon ziren. Izan ere, adinekoak ikasle horiekin belaunaldiarteko programa bat egiten ari dira. Erreleboa egin dutenek egoitzaren erakunde laguntzaile den Lantegi Batuak-en Zorrotzako egoitzara eraman dute testigua, eta han hizketalditxoa bota dute eta ondoren, Korrikak bere bidea jarraitu du.

Adinekoen eta ikasleen elkarraldia asteartean hasi zen, Errosarioko Andra Maria ikastetxeko ikasleak egoitzara bertaratu zirenean, adinekoekin dortsal eta pankarta originalak egitera.