• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Bulego musika taldeak Amorebieta-Etxanoko adinekoen egoitzetan aurreestreinatu du ‘Gure izarrak’ singlea

Bulego musika taldeak Amorebieta-Etxanoko adinekoen egoitzetan aurreestreinatu du ‘Gure izarrak’ singlea

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Bulego taldeko bi kidek Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) IMQ Igurco Orue eta IMQ Igurco José M.ª Azkuna egoitzetako adinekoen eta profesionalen aurrean aurreestreinatu dute gaur abesti berria, adinekoei eta horien zaintzaileei eskainitakoa, emanaldi akustiko baten eskutik.

 

Bulego taldeak‘Hegan’ single arrakastatsua dela bide Euskadiko aurtengo ezusteko musika-taldeetako bat ‘Gure Izarrak’ kanta berria merkaturatu dute. Zentro soziosanitarioen eta horietako profesionalen eginkizun sozial eta sanitarioaren garrantzia nabarmentzeko konposatu dute abesti hori, pandemiaren testuinguruan adinekoak omentzeko asmoz.

Hortaz, Bulego taldeak ‘Gure Izarrak’ kantaren aurreestreinaldiari ekin dio, Euskadiko  hainbat egoitzatan, lehenengoz, hain zuzen, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) IMQ Igurco Orue eta IMQ Igurco José M.ª Azkuna egoitzetan.

Horrela, Bulego taldeko bi kidek, Tomás Lizarazuk (abeslaria eta gitarra-jotzailea) eta Ruben Lizarraldek (gitarra-jotzailea) bi emanaldi akustiko eman dituzte, abesti berri harekin ere, hainbeste hilabeteren ondoren, zuzeneko musikaz berriro gozatzeko eta musikarien kalitate musikalaz gozatzeko irrikaz eta erabat emana dagoen adinekoen aurrean.

Bi egoitzetako kanpoaldean egin dira saioak, erabiltzaileen bizikidetza-unitateen arabera. Egoitzetako balkoietatik eta logeletatik ere eman zaie txalo-zaparrada  Bulego taldeko kideei. Kanta berria eta horren bideo musikala kaleratu aurretik egin da aurreestreinaldia; izan ere, datozen egunetan argitara emango dira biak.

Bulego taldeko kideek adierazi dutenez, “gure hurrengo kanta, ‘Gure Izarrak’, adinekoei eta horien zaintzaile diren profesionalei eta senideei eskainita dago. Omenaldia egin izan nahi diegu abesti horren eskutik, eta kantaren aurkezpenaren protagonistak haiek izan daitezela nahi dugu; horregatik egin nahi izan dugu adinekoen egoitzetan aurreestreinaldia”.

Bulego

Jakintza-alorrarteko taldea da Bulego, eta Azkoitian (Gipuzkoa) sortu zen. Taldekideek adierazi dutenez, musikara bideratutako sormenezko alderdiari dagokionez, “gure abestien bitartez energia positiboa helarazi nahi dugu eta horretarako, hainbat ekimenen bidez eskaintzen ditugu”.

Musikari dagokionez, taldearen lehen kantak, ‘Hegan’ izenekoak, Top Gaztea zerrendaren lehen postua lortu du, eta Gaztea 2020 Sareen ‘ustekabeko talde edo bakarlari talde onena’ kategoriaren hautagai da taldea.

Aurtengo maiatzean, konfinamenduaren ondoren aire zabalean antolatu zen lehenengo kontzertuetako bat, ‘Herria Berpizten’, ekimena izan zuten taldekideek. Ekimen horren bidez, COVID-19aren lehenengo olatu epidemiko betean zuzeneko kontzertu bat eman ahal izateko protokolo bat sortu eta egin zuen lehen musika-taldea izan zen Bulego.