EAEko bi enpresa, IMQ Igurco eta Digizen Interactive, etxeko zainketei laguntzeko berrikuntzari buruzko saioaren protagonista izan dira, otsailaren 16tik 18ra IFEMA Madrilen izago den Mendekotasunari eta Osasunari buruzko VII.Biltzar Nazionala by Alimarket izenekoan. Bi erakundeetako ordezkariek, IMQ Igurcoko zuzendari nagusi Santiago Canalesek eta Okencasa-ko CEO Iñigo Kortabitartek, bai administrazio publikoaren esparruan, bai sektore pribatuaren eremuan, Euskadin arrakastaz ezarri dituzten etxekozaintzarako konponbide berritzaileak erakutsi dizkiete biltzar horretarabertaratu diren ehunka pertsonari.
Lehenen Santiago Canales mintzatu zen. IMQ Igurcoko zuzendari nagusiak —euskal talde soziosanitarioa, 2003an sortua, gaur egun bederatzi egoitza eta hamaika eguneko zentro kudeatzen dituena, guztira 1.200 leku baino gehiago izanda— etxeko zainketen lagungarri den IMQ zerbitzua aurkeztu zuen.
Adituak azaldu zuenez, «gure gizarteko zainketa-eredua aldatzen arida, pertsonei etxean, autonomiaz, duintasunez eta segurtasunez bizitzeko aukera emango dien eredu baterantz, sistema fisikoki aldi oroz bertan egon behar ez dadin, baina, aldi berean, laguntza emateko eta lagun egiteko gai izandadin. Hori dela eta, duela hamarkada bat lanean hasi ginen, eta etxeko zainketei laguntzeko IMQ IgurTEK zerbitzua sortu genuen».
Santiago Canalesek azaldu zuenez, zerbitzu horren helburua da «adinekoei berengizarte- eta familia-ingurunean ahalik eta denbora gehien eta ahalik eta autonomia funtzional eta bizi-kalitate handienarekin bizi daitezen erraztea, eta, aldi berean, zaintzaileei beren zeregina egiteko ezagutza profesionalak ematea. Hori guztia, plataforma teknologiko propio eta funtzio anitzeko batenbidez, zeinak etxeko zainketei urruneko arreta eta laguntza ematea ahalbidetzen duen».
Zerbitzua makaltasun- edomendekotasun-egoeran dauden adinekoen zaintzaileei zuzenduta dago, eta kasu bakoitzean badago erreferentziazko IMQ Igurcoko profesional bat.
Prestazioa balorazio oso baten eskutik hasten da, honela: familia-inguruneko pertsona batek mendekotasuna duen pertsonari eta zaintzaileari buruzko galdetegi erraz bati erantzuten dio, Internet bidez (telefono mugikor edo ordenagailuaren bitartez), bien gaitasunak, sindromeak, beharrak eta arriskuak identifikatzeko.
Emaitzak aztertu ostean, plataformak laguntza-plan indibidualizatu bat sortzen du. Plan horretan, adinekoa zaintzeko helburuak eta ekintzak proposatzen dira, eta IMQ Igurcoko erreferentziazko profesionalak berrikusten du, familiarekin ados, eta pertsonalizatu egiten du.
Laguntza-plan pertsonalizatuak zaintzen den pertsonarentzat nahiz zaintzailearentzat jasotzen ditu esku-hartzeak, eta horiek tableta baten bidez egiten dira. Esku-hartze horiek hainbat motatako ekintzetan zehazten dira, hala nola ariketa fisiko eta kognitiboan, jarduera ludikoetan, prestakuntza-piluletan edota aholku eta gomendioetan. Horiek guztiak deskribapen xehatua, oroigarrien agenda, argazkiak eta azalpen-bideoak dituzte.
Zaintzaileak hainbat laguntza-zerbitzuditu eskura, esate baterako, eskuragarri dauden zerbitzuei eta laguntzei buruzko aholkularitza, zainketak optimizatzeko gomendioak eta diziplina anitzeko prestakuntza laburrak, besteak beste. Azkenik, IgurTEKek adinekoareneta zaintzailearen egoeraren jarraipena egiten du aldian-aldian, eta zainketen bilakaera kontrolatzen du, planean doikuntzak egin behar badira.
«Duela hiru urte martxan jarri zenetik, 1.500 erabiltzaile baino gehiago igaro dira zerbitzutik, eta 5.000tik gora balorazio eta laguntza-plan egin dira; hortaz, erabat finkatuta dago. Hainbat administrazio publikok (Barakaldoko, Getxoko eta Urretxuko Udalek) probatu egin dute gure teknologia, eta Bizkaiko Foru Aldundiak onartu du etxeTIC izeneko zerbitzua IMQ Igurcok prestazio harekin kudeatzen dituen bost zentroetan abiarazita. Era berean, Gurutze Gorriarekin lankidetzan, parte garrantzitsua da Arabako Foru Aldundiaren EtxeanBai zerbitzuan», amaitu zuen azaltzen IMQ Igurcoko zuzendari nagusiak.
Mendekotasunari eta Osasunari buruzkoVII. Biltzar Nazionalean, etxeko zainketei laguntzeko berrikuntzari buruzko saioaren hurrengo hizlaria Iñigo Kortabitarte OKencasa CEOa izan zen. Hitzaldian, zerbitzu horren ildo nagusiak azaldu zituen: «OKencasa etxean mendekotasuna duen adineko senitarteko bat zaintzen duten pertsonei zuzendutako laguntza-zerbitzu bat da, eta horren helburua dahaien bizi-kalitatea hobetzea, zaintzaren egunerokotasuna errazteko. Hauda, zaintzen dituztenak zaintzen ditugu, zaintzaren ondoriozko narriadura fisikoak eta emozionalak, ehuneko handi batean, epe ertain eta luzeanosasun-arazoak eragin baititzakete zaintzailearentzat».
Zaintzan esku hartzen duten senideaketa bakoitzak duen egitekoa identifikatzen ditu zerbitzuak, aldian-aldian haienegoera ebaluatzen du eta laguntza pertsonalizatuko plan bat eskaintzen die. «Horren guztiaren ondorioz, senide zaintzaileen ongizatea hobetu egiten da, gainkarga, antsietatea eta estresa murrizten baitira, zaintzaren egunerokotasunari aurre egiteko gaitasuna areagotzen baitaeta haien gogobetetze orokorra hobetzen baita».
Aplikazio mugikor baten bidez, Okencasa-k laguntza psikosozialeko metodologia bat aplikatzen du, eta horrek gainkarga kontrolatzen —“zaintzailearen burnout” delakoa—, antsietatea murrizten, akidura emozionala prebenitzen eta zaintzaren eraginkortasuna handitzen laguntzen du.
Zerbitzuak hainbat baliabide jartzenditu zaintzaileen eskura: saio indibidualak familia-zaintzako espezialista batekin, kalitatearekin zaintzeko eta nork bere burua zaintzeko bideoen bidezko prestakuntza, zaintzaren eguneroko tasunari aurre egiteko funtsezko trebetasunen entrenamenduak, eguneroko antolaketa hobetzeko tresnak eta laguntzako online komunitatea eskuratzeko aukera. Gainera, egunero eguneratutako edukiak, zaintzarekin loturikoak, eskaintzen ditu —aholkuak, trikimailuak eta artikulu espezializatuak.
Iñigo Kortabitartek hau gogorarazi zuen: «Okencasa-ren metodologia zientifikoki baliozkotu du Euskal Herriko Unibertsitateak, eta gainkarga, antsietatea eta depresioa murrizteko gai de la erakutsi du, baita zaintzari eskainitako denbora murrizteko ere; aldi berean, zaintzailearen autoeraginkortasuna eta gogobetetzea areagotzen ditu».
Era berean, Okencasa-k babesa eta aplikazioa du mendekotasunaren arretaren eremuan esku hartzen duten administrazio publikoaren –hala nola Eusko Jaurlaritza (Zaindoozerbitzua), Kanarietako Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundia, besteak beste– hainbat eremutan eta horietan aplikatu da. 2.000 zaintzaile inguruk jaso dute orainarte Okencasa-ren laguntza, eta laguntza psikosozial pertsonalizatuko 7.000 saio baino gehiago egin dira dagoeneko.