• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Euskadiko adinekoen egoitzak berrantolatu egin dira COVID-19 birusaren osasun-larrialdian laguntzeko prest

Euskadiko adinekoen egoitzak berrantolatu egin dira COVID-19 birusaren osasun-larrialdian laguntzeko prest

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarri dituzten jarraibideak betetze aldera.

 

Covid-19 birusaren hedapenak eragindako osasun-krisia sortu zenetik, adinekoei arreta eman ohi dieten IMQ Igurcoko zentroak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Bizkaiko eta Arabako –IMQ Igurcok jarduna duen Lurralde Historikoak– Foru Aldundiekin etengabe ari dira elkarlanean eta koordinazioan.

IMQ Igurcoko profesionalen lan koordinatu eta ahaleginaren ondorioz, babestuta, artatuta eta aparteko gorabeherarik gabe egon dira zentroetako adinekoak, eta horien familiek pandemiaren eraginez hartu behar izan diren ezohiko babes-neurriak ulertu egin dituzte eta horiekin bat datoz.  

Egungo egoeran, adinekoen egoitzak, osasun-alerta eta alarmaren gaineko arautegiek ezarri duten moduan, osasun-agintarien esanetara daude, eta aste honetan Covid-19 birusak jotako pertsonei IMQ Igurco Araba eta Unbeko zentroetan arreta emateko unitate bereziak sustatzeko erabakia hartu da.

Agindu hori betetze aldera, atzotik, IMQ Igurcon buru-belarri lan egin da Igurco Araba eta Igurco Unbe egoitzen operatiboa eta prozedurak berranatolatzeko, eta erakundeen laguntzarekin batera, misio horri aurre egiteko talde trebatua sortzeko, ahal den neurrian orain arte bereizgarri izan dituen kalitate- eta segurtasun-estandarrei eusteko ahaleginean. IMQ Igurcoko arduradunek adierazi dutenez, “beste behin, adinekoei arreta ematen diharduen sektoreak profesionaltasuna, konpromisoa eta erantzunkidetasuna erakutsi nahi ditu, baina zentro soziosanitario haien jarduera berrantolatu izanak egoitzetako adinekoengan eta horien senideengan kezka sortu izanak kezkatzen du”.

IMQ Igurcok, 2002. urteaz geroztik, adineko pazienteak eta patologia aurreratuak dituzten eta mendekotasuna duten adinekoak zaintzen espezializatuta dauden zentro soziosanitario batzuk kudeatzen ditu. Gaurko egoeran, osasun-sistemarekin elkarlanean aritzeko eta horri euskarri egokia emateko prest dagoela adierazi du berriro ere. Jakin badaki egoera horiei aurre egiteko esperientziarik ez duela, eta konfiantza osoa du erakundeen laguntzan eta euskarrian, eta ez du zalantzarik langile, paziente eta koronabirusak jo ez dituen adinekoak babesteko segurtasun-neurri egokienak hartuko dituztela.

Egoera horri dagokionez, IMQ Taldeko konpainia soziosanitarioak jakinarazten du gaur IMQ Igurco Araba zentroa ia guztiz hustu dela Covid-19 birusak jotako pazienteak hartzeko, eta IMQ Igurco Unbe egoitzak, Erandiokoak, bi modulu bereizi eta autonomoetan banandu behar izan dituela instalazioak eta, osasun-agintariek adierazitakoari jarraiki, baliabide guztiak prestatu direla egoera horri segurtasun klinikoko bermerik handienekin aurre egiteko. Modulu bakoitzak, elkarrekin lotuta ez dauden aparkaleku, sarbide eta gela bereiziak izango ditu, eta zeinek bere sukaldea eta mihiseria izango ditu, baita bi asistentzia-talde ere, autonomoak eta guztiz bereizita.

IMQ Igurcok laguntza eta, batez ere, osasun-agintariek taldeari jarritako erantzukizunaren aurrean izandako jarrera ulerkorra eskertzen dizkie egoitzetako adinekoen familei, mundu-mailako pandemiaren egoera latzean osasun-erantzun soziosanitariorik onena emateko helburu bakarrarekin. Halaber, eskatzen du ezohiko egoera honen ondoriozko aparteko neurriak ahalik eta kalterik gutxien ekar diezazkietela jokoan dauden interes guztiei.

Azkenik, IMQ Igurcok aintzatespena erakutsi die buru-belarri ari diren profesionalei, hala nola, zentro soziosanitarioetakoei, eta gizarteak eta gainerako familiak ahalegin horrekin bat egin dezatela eskatzen du.