- IMQ Igurcoko hainbat zentrok ekimen solidario batekin bat egin dute ‘Maite Ta Bizi’- Bularreko Minbizi Metastasikoaren Euskadiko Elkartearen alde, besteak beste, egoitzetako adinekoekin, horien senideekin, egoitzetako profesionalekin, ikastolekin, fundazioekin, elkarteekin eta hurbileko merkatariekin batera.
- Horretarako, egoitzetako adinekoek era askotako artisau-produktuak egin eta saltoki solidarioetan salgai jarri dituzte. Bildutako dirua Elkarteko ordezkariei eman zaie aste honetan.
Minbiziaren aurkako Mundu Egunaren (otsailaren 4a) esparruan, Euskadiko IMQ Igurco talde soziosanitarioko hainbat zentrok –hala nola Zorrozgoiti, Bilbozar, Unbe, Orue eta José M.ª Azkuna egoitzak, IMQ Igurco Aiboa (Getxo) eguneko zentroa eta etxeTIC eguneko zentroa, IMQ Igurcok kudeatzen dituenak– ekimen solidario batekin Euskadiko bat egin dute, azken asteetan, ‘Maite Ta Bizi’ Bularreko Minbizi Metastasikoaren Elkartearen alde.
Horretarako, zentroek, besteak beste, egoitzetako adinekoak, horien senideak, egoitzetako profesionalak, ikastolak, fundazioak, elkarteak eta hurbileko merkatariak kontuan hartu dituzte, lankidetza-hitzarmenak baitituzte haiekin, era askotako artisau-produktuak egiteko. Lan horiek herritarren eskura jarri dira saltoki solidarioetan, eta bildutako dirua —1.600 euro— Elkarteko ordezkariei eman zaie, aste honetan Bilbon egindako ekitaldi ludiko batzuetan.
Bularreko minbizi metastasikoa da tumore-zelulak metastasi moduan gorputzeko beste atal batzuetara hedatu zaizkion bularreko minbizia. Bularreko minbiziaren metastasien lokalizaziorik ohikoenak hezurrak, birikak, gibela eta garuna dira.
IMQ Igurco Zorrozgoiti
Hala bada, IMQ Igurco Zorrozgoiti foru-egoitza eta eguneko zentroan –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa– paparreko orratzak, imanak eta giltzatakoak egin dira, Lantegi Batuak-eko langileekin batera, «oso tailer dibertigarri batean, barreak eta herri-kantak eta guzti egon baitira», azpimarratu du zentroko zuzendari Yolanda Arteagoitiak.
Lan horiek ongintzazko helburu batekin egin dira, eta Maite Ta Bizi - Bularreko Minbizi Metastasikoaren Euskadiko Elkartearen alde dirua biltzeko antolatu den azoka txiki batean salgai jarri dira.
IMQ Igurco Zorrozgoitiren ekimen solidarioarekin bat egin dute «Bilboko Zorrotza auzoko elkarte eta erakunde laguntzaileek, hala nola Margotu, Haurgune, Loitz Cerámica, NKN Estudio de foto eta Zorroza Amigable izenekoek, baita zentroko langile batzuek ere».
Bildutako funts solidarioak Auzokan, Zorrotzako komunitate-zentroan, egindako ekitaldi batean entregatu ziren, otsailaren 28ko (asteartea) goizean. Maite Ta Bizi elkarteko ordezkariak bertaratu ziren ekitaldi horretara, baita IMQ Igurco Zorrozgoiti zentroko adinekoak, horien senideak eta profesionalak eta ekimen solidario horrekin bat egin zuten erakundeetako kideak ere. José Luis Relloso soinujoleak eta horren kide Paco Arce abeslariak girotu zuten ekitaldia.
Era berean, ekitaldira joaterik izan ez zuten eta elkarte horri laguntzeko beren harri-koskorra ekarri nahi duten pertsonentzat gune txiki bat egokitu da IMQ Igurco Zorrozgoiti zentroko solairu nagusian, lanak eros ditzaten.
IMQ Igurco Bilbozar
Aldi berean, IMQ Igurcok elkarte horri laguntzeko egin duen apustuaren beste adibide bat IMQ Igurco Bilbozar foru-egoitza eta eguneko zentroa da –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa–. Bilbo erdialdean dago, hain zuzen, Zazpi Kaleen, Bilbo Zaharraren eta Miribilla inguruan.
Hainbat astez, «gure konpromiso sozialaren eta solidarioaren esparruan», gogorarazi du Bilbozar egoitzako animazio soziokulturaleko teknikari Mónica Cuevasek, «lan-terapia-tailerrak egin dira zentroan, egoitzako adinekoekin, horien senideekin eta egoitzako profesionalekin lankidetzan. Tailer horietan kakorratz-laneko bihotzak eta hainbat motibo egin dira, EVA gomaz, feltroaz eta beste material batzuez».
Lanak hainbat saltoki solidarioren artean banatu ziren, eta bildutako diru guztia elkarteari eman zitzaion, urtarrilaren 30ean –osteguna–, IMQ Igurco Bilbozar egoitzan egin zen ekitaldki batean, zeinean Maite Ta Bizi elkarteko ordezkariek, egoitzako adinekoek, horien senideek eta egoitzako profesionalek parte hartu zuten.
Beste lankidetza batzuk
Bularreko minbizi metastasikoarekin duen konpromiso solidarioaren arabera, 2024ko urtearen erdialdera, zentroak erakusketa bat antolatu zuen UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearekin eta Asociación Española de Cáncer de Mama Metastásico elkartearen Euskadiko ordezkaritzarekin lankidetzan. 2022/2023. ikasturtean, Sorkuntza eta Diseinuko Graduaren Proiektuak II (31. taldea) irakasgaiak eskaintzen duen esparruaren barruan, ikasle batzuek ilustrazioak eta diseinuak egin zituzten elkartearen izaera agerian jartzeko. Proposamen bisualak Bilbozar egoitzan jarri ziren ikusgai, ‘Bizi gehiagorako ikerketa gehiago’ lelopean; ikasleek eta elkarteko kideek egin zituzten.