• eu
Kontaktatu

IMQ-ko klinika eta egoitzetako protokoloak genero indarkeria errotik kentzeko

Sala de prensa - Residencias para mayores y centros de día
  • Genero-indarkeriaren kasuen salaketa-indizea txikia dela eta salatzaile gehienek egoera hori pairatzen, batez beste, 10 urte daramatzatela kontuan hartuta, IMQ-ko kliniketan berariazko protokoloa ezarri da biktimei arreta emateko.
  • IMQ Igurco-ko egoitzek, kolektibo zaurgarrienetako bat, 65 urtetiko gorako emakumeak, hartzen dituztenek, arazo horrekiko kontzientziatzeko ekintzak abiarazi dituzte.

 

2000an, NBEren Batzar Nagusiak azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egun izendatu zuen, eta gobernu, nazioarteko erakunde eta gobernuz kanpoko erakundeei eskatu zien emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiak ezabatzeko herritarren kontzientzia areagotzeko ekintzetan esku hartu eta horiek koordina zitzaten.

Hala, IMQ Taldeak ez du borroka horretatik kanpo geratu nahi, eta indarkeria sexistaren adierazpen oro arbuiatu eta gaitzesten du, biktimekiko konpromisoa eta elkartasuna agertzen ditu eta, gainera, osasun-arloan haiei laguntzeko baliabideak haien eskura jartzen ditu. IMQ-ko klinikek badute berariazko jarduteko protokola, susmatzen bada emakume bat tratu txarrak jasotzen ari dela bikotekide, bikotekide ohi edo senideren baten eskutik, emakumeari dagozkion askatasuna eta duintasuna urratuta.

Oro har, tratu txar hauek –askotan, guztiak aldi berean– gertatu ohi dira:

  • Tratu txar fisikoak: belarrondokotik hasita hilketara, lesioak tartean, ospitaleratuta ala ez.
  • Tratu txar sexualak:  bortxaketatik hasita adostasunik gabeko sexu-harremanak izatera behartzera.
  • Tratu txar psikologikoak: irainetik hasita mehatxura, sakona eta aztoragarria da ondorioa, eta, askotan, tratu txar fisikoak dakartzate.
  • Tratu txar sozialak: emakumea bakartu egiten denean, harremanik izatea eragozten zaionean edo gizarte-harremanetan umiliatzen denean.
  • Tratu txar finatzarioak: dirua erabiltzea edo horri buruzko informazioa eskuratzea eragozten zaionean emakumeari.

"Emakume kolpekatuaren sindromea" izenekoak faktore larriak dakartza, hala nola bakardade orokorra, arazo psikologikoak (apatia, akidura, depresioa, autoestima gabezia,...), gaixotasun fisikoak,...

Etxeko indarkeriaren ezaugarriak: adin, gizarte-klase, kultura eta herrialde guztietan gertatzen da. Denborak aurrera egin ahala, erasoak areagotu egiten dira maiztasunari eta intentsitateari dagokienez. Kasuen % 10 eta % 30 bitartean soilik salatzen dira, nahiz eta azkenaldian ehuneko hori handitzen ari den. Salatzaile gehienek 10 urte daramatzate, batez beste, egoera hori pairatzen. Kasuen % 60an baino gehiagotan tratu txarrak bikotearen seme-alabei ere eragiten die.

Kliniken protokoloa

IMQ kliniketan ezarritako agiriaren helburua da etxeko indarkeriaren gertakari bat pairatu ondoren osasun-arreta eta balorazio eske joaten diren pazienteen arreta protokolizatzea, baita miaketan eta  arretan tratu txarra jasan izanaren zantzuak daudenean, bai eta sexu-eraso baten zantzuak daudenean ere. Protokoloan kontzeptuak, erreferentzi dokumentazioa eta jarraitu beharreko prozedura teknikoa ezarri dira. Protokoloa aldizka aztertu eta eguneratzen da.

IMQ-ko klinikak, halaber, eraso-protokoloa ere badute barne-mailan, kliniketako pertsona eta profesional guztientzat. Kasu horretan, protokoloaren norainokoa orokorra da, eta, era berean, horrelako legez kanpoko jarduerak edo portaerak babestu, saihestu edota identifikatu nahi ditu.

Era berean, kliniken Berdintasun Batzordeak biktimei laguntzeko eskuen kodearen bidezko seinale unibertsala ikusarazteko ahaleginekin bat egin du, eta, horretarako, berariazko euskarri bat du.

IMQ Prevención, Emakunderen erakunde laguntzailea

IMQ Prevención erakundeak Emakunderen Emakume eta Gizonen arteko Berditasunerako erakunde laguntzaile aintzat hartzea lortu du aurten. Aintzatespen hori ematen zaie emakumeen eta gizonen arteko berdintasun handiagoa bultzatzen eta sustatzen duten jarduerak egiten dituzten erakundeei, baita berdintasun hori eragozten duten oztopoak kentzen dituztenei ere. Aintzatespena emateko, bereziki kontuan hartu dira emakumeek eta gizonek lan-baldintzetan eta enpleguaren kalitateari dagokionez tratu berdina izango dutela bermatzen dituzten jarduerak, bai eta erakundeak kanpora begira egiten dituen jarduerak ere.

IMQ Prevención erakundeak, aurrekoa  ez ezik, infografia bat ere egin du, eta hori sare sozialetan eta enpresa bezero guztiekin partekatu da.

Beste ekintza batzuk

Emakumeek genero-indarkeriaren biktima izateko probabilitate handia dute, batez ere, neskatoek eta adineko emakumeek, LGTBI komunitateko emakumeek, migratzaileek eta errefuxiatuek, herri indigenetakoek edo gutxiengo etnikoetakoek, GIB-hiesa duten emakume eta neskatoek, desgaituek eta krisi humanitarioak dituzten herrialdeetan bizi direnek.

Hori jakin badakigunez, klinikekin batera, IMQ Taldeko beste erakunde batzuek ere, hainbat ekimen egiten dituzte, esaterako, Zorrotza auzoko IMQ Igurco Zorrozgoiti eguneko zentroak. Zentro horretako erabiltzaileak, auzo bereko Zazpi Landa ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleekin batera, belaunaldiarteko tailerren bitartez, berdintasuna bultzatzeko eta horrekin loturiko balioak sustatzeko elkartu dira. Tailerrak azaroan egin dituzte, belaunaldiarteko ikuspegi batetik, genero-indarkeria prebenitu eta errotik kentzeko tresna gisa. Egindako lana jendaurrean partekatuko da auzoan, hots, genero-berdintasunaren alde egin duten pertsonen esaldi esanguratsuenak eta pertsonen biografiak erakutsiko dira.

Amorebieta-Etxanoko IMQ Igurco José M.ªAzkuna egoitzan ere egiten ari da belaunaldiarteko ekimen bat genero-indarkeriarekiko sentirkotzeko, herriko El Carmelo Ikastetxeko Batxilergoko lehen mailako ikasleekin.

Halaber, herri bereko IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioan azaroren 25a ere ospatzen da. Horretarako, bideo bat egin dute argazki eta mezuekin, eta biktimen oroimenez etenalditxo bat egiten da.

Denak batzen du, poliziek, epaileek, osasun-langileek eta, oro har, gizarteak genero-indarkeriaren biktimei eman ohi dizkieten funtsezko zerbitzuen eskutik.