- Egoitzetako profesionalek dena eman dute, beharrezko prebentzio-neurriak hartuta, adinekoek Gabonetako jai beroak eta bihotzekoak goza ditzaten beren pertsona maiteekin harremanetan.
Koronabirus berriak egoitzen ohiko funtzionamendua eta horietan bizi diren adinekoen egunerokotasuna hankaz gora jarri dituen urtean, ez zen bidezkoa Gabonak IMQ Igurco zentroetatik oin-puntetan igarotzea.
Hortaz, aurten Gabon bereziak bizi izan dira: seguruagoak eta pertsonen arteko harreman gutxiagoarekin, baina senideen eta zentroetako profesionalen betiko ilusio, gogo eta maitasunarekin. Egunotan senideak eta egoitzako adinekoak harremanetan egon daitezen, zentroak IMQ Igurcoko bideokonferentzia zerbitzuaz baliatu dira, baita azken belaunaldiko web-aplikazioaz, Egoitza Gardenak izenekoaz, ere, azken horrek oso emaitza onak baititu egoitzako adinekoen eguneroko bizitza senideei hurbiltzen.
Esaterako, IMQ Igurco Bilbozar egoitzan –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa–, ilusioz beteriko ‘adineko artzaintxo’ batzuek harri-koskorra ekarri dute bestelako urte honetan, eta egoitzako hainbat adinekoren aurpegiak dituen kubo batzuek osaturiko Belengo estalpe maitagarri baten partaide izan dira. Konposizio horren bidez, elkartasun, enpatia, borroka eta batasuneko mezua ezagutarazi nahi izan dute, beraiengatik eta jada ez dauden egoitzakideengatik eta harreman fisikorik gabe izan ez bada ere –baina harrreman birtualarekin– urrun bizi diren senideengatik.
Era berean, IMQ Igurco Unbe egoitza soziosanitarioak Olentzero eta Mari Domingiren borda ikusgarria, ia tamaina errealekoa, du, baita Belengo estalpe landua eta Gabonetako zuhaitz zoragarria ere, zentroko atondoa apaindu eta berotasuna emateko. Halaber, egoitzako modulu guztiak apaingarri eder eta ikusgarriez edertu dira.
Beste adibide bat IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioan dugu, horretan Gabonetako ospakizunak oso tradizio errotua baitira. Aurten Lauaxeta Ikastolako ikasleen gabon-kantak datozen Gabonetara arte atzeratzea gomendagarria izan bada ere, instalazioetan ez da Gabonetako zerizana galdu, Orue egoitzako adinekoek eta profesionalek ilusio eta maitasunez prestatu dituzten apaingarri ugariz edertu baitira.
Azkenik, zehatza izateko asmorik gabe, eta orain dela egun batzuk aditzera eman zenez, IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzak –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa– eta Bilboko Zorrotzako Fray Juan eta Zazpi Landa eta Burtzeñako (Barakaldo) Nuestra Señora del Rosario ikastetxeetako ikasleek, hain zuzen ere Gabonetan, elkartu, elkar ezagutu eta enpatia sustatzeko proiektuak egiteko ilusioarekin jarraitzea erabaki dute.
Horiek horrela, IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzako talde teknikoak belaunaldiarteko proiektu bat burutu zuen Gabonetako eta Urte Berriko jaien inguruan, “Gabonak elkarrekin apaintzen” izenarekin. Esandako ikastetxeekin harremanetan jarri ostean, ikasleek eta adinekoek Gabonak elkarrekin apain zitzaten proposatu zuen egoitzak. Horrela, neska-mutilek egoitza edertzeko apaingarriak prestatu zituzten eta, era berean, adinekoek eskuz egindako apaingarri bana eraman zuten etxera ikasleek, egun seinalatu eta zirraragarri horietan gogoan izan zitzaten. Umeek nahiz egoitzako adinekoek apaingarriak egiteko erabili zituzten materialak desinfektagarriak ziren, COVID-19aren aurka ahal den gehien prebenitzeko. Ekimenak kristoren arrakasta izan zuen.
Zentroetan egindako jarduerei buruzko argazkietan argi ikusten dira Gabonak, Urte Berria eta Erregeen egun seinalatuetan alaitasuna, ilusioa eta aurrera jarraitzeko gogoa.
Zorionak eta Urte Berri on!