- ‘Zainketak Araban, etorkizunera begira (2025)’ jardunaldia. Naiara Fernández geriatrak, IMQ Igurcoko asistentzia-zuzendaria eta Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkartearen (Zahartzaroa) Arlo Klinikoko presidenteordea denak, Arabako zainketen etorkizuna aztergai izan duen jardunaldian parte hartu du.
- Jardunaldian hauek ere izan ziren mintzalari: Gorka Urtaran, Arabako Gizarte Politiken Saileko foru-diputatua; Amelia Sánchez Pérez, En Buenas Manos Vitoria zentroko erizaina eta zuzendaria; eta Olatz Sánchez, Arabako Gurutze Gorriko adinekoen programaren arduraduna.
Vitoria-Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunea ekitaldietarako gunean ‘Zainketak Araban, etorkizunera begira (2025)’ jardunaldia egin da, Diario de Noticias de Álava antolatuta eta Victoria Herrero kazetaria moderatzailea izanda.
Jardunaldi horretan, hauek parte hartu zuten: Arabako Gizarte Politiken Arloko foru-diputatua; Naiara Fernández sendagilea, IMQ Igurcoko asistentzia-zuzendaria; Amelia Sánchez Pérez, En Buenas Manos Vitoria zentroko erizaina eta zuzendaria; eta Olatz Sánchez, Arabako Gurutze Gorriko adinekoen programaren arduraduna.
Jardunaldian galdera hauei erantzunak eman zitzaizkien: zein den Arabako zainketen egoera, epe ertainean zein behar bete behar den, lurralde horretako zainketa-eredu berria nora bideratzen den eta funtsezko arloetan zein premia eta erronkari aurre egin behar zaien.
Naiara Fernández sendagileak, Geriatrian espezialista denak eta 2021etik IMQ Igurcoko asistentzia-zuzendaria, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzailea, Deustuko Unibertsitateko Medikuntza Graduko irakaslea, Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiako Geriatria ataleko presidentea eta Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkartearen (Zahartzaroa) Arlo Klinikoko presidenteordea denak, asistentzia-ereduak eta inplikatutako alde guztiek ─profesionalak, erakundeak eta erabiltzaileak eta senideak─ zainketen bilakaeran lankidetzan aritzeak duten garrantzian jarri zuen arreta mintzaldian.
Azaldu zuenez, gaur egun asistentzia-eremura bideratutako eredu bat hartu da oinarri, «arazoak identifikatzera eta horiei aurre egitera bideratutakoa, baita segurtasuna sustatzera bideratutakoa ere». Hori ez da negatiboa, baina, adituak esan zuen eredu «pertsonalizatuagoetara» jo behar dela, «zaintza jasotzen dutenen nahiak eta lehentasunak kontuan hartuko dituzten ereduetara, haien gaitasunak babestera bideratuta, direla funtzionalak, erabakitzaileak edo beste edozein motatakoak».
Arabako lurraldeak zainketen arloan etorkizunean izango dituen erronkei dagokienez, jardunaldian azaldu zuenez, «askotarikoak dira erronkak; horietako bat da gaur egungo joeran aurrera egiten jarraitzea, adinekoak edo mendekotasuna dutenak komunitateko kide izan daitezen sustatzen duena, baita zainketa-zentroetan bizi badira ere, egoitzetan, esaterako».
Hitzaldi horretan, zainketak (familiakoak eta profesionalak) agerian jartzeko eta horiei balio soziala emateko beharraz ere mintzatu zen. «Adinekoei arreta ematea, kolektibo horren heterogeneotasun handiaren barruan, pertsonalizatzearen, lagun egitearen eta beren gain hartzen dituzten arriskuetan laguntzearen ikuspegitik, zainketen etorkizunaz hausnartzerakoan eta egunero, modu profesionalean edo ez-profesionalean, hori posible izan dadin laguntzen duten pertsonen aintzatespena lortzean planteatu behar den zerbait da», adierazi zuen.
IMQ Igurcoko asistentzia-zuzendariak, amaitzeko, hau adierazi zuen: «ez dugu ahaztu behar zainketez ari garenean, adinekoez, gaixotasun mentala duten pertsonez eta desgaitasuna duten pertsonez ari garela, besteak beste. Horregatik, funtsezkoa da senitartekoen, pertsona maiteen eta ingurune hurbil eta atsegin baten laguntza izatea; laguntza-sare bat ezinbestekoa da eredu hobea eraikitzeko eta haien egunei bizi-kalitate handiagoa emateko».
Presentzia Vitoria-Gasteizen
IMQ Igurco euskal talde soziosanitarioak adinekoentzako IMQ Igurco Araba egoitza du Vitoria-Gasteizen. Zentroaren erabiltzaileentzako laguntza pertsonalizatuan eta integralean oinarritutako arreta-eredu bat du zentroak, adinekoen ongizatera bideratutako zerbitzu-sorta ugari baten bidez.
Horien artean, hauek nabarmendu daitezke: pertsona ardatz duen arreta-eredua, lotura komunitarioei eta familia- eta gizarte-ingurunearekiko harremanari eustea, jarduera esanguratsuak egitea, gaitasunak mantentzeko estimulazioa, sor daitezkeen sindrome geriatrikoei aurre egiteko asistentzia-taldearen inplikazioa, eta zainketen aldez aurreko plangintza.
Aurrekoaz gain, 2023an, Arabarren ‘zainketa-zentro’ berria zabaldu zen Arabako hiriburuan. Arabarren gizarte-ekimeneko kooperatibak kudeatutako egoitza-baliabide eta eguneko zentro berri horrek 150 leku publiko berri ekarri zizkion Arabako sare soziosanitarioari, guztiak Arabako Foru Aldundiarekin hitzartuta zeudelako.
Egoitza-zentroa martxan jarri zuen kooperatibak bazkide langileen partaidetza du, Krean kooperatibarenak (Mondragon Korporazioa) ─eraikinaren diseinuaz eta eraikuntzaz arduratu zena─ eta IMQ Igurcorenak, zerbitzu soziosanitarioen kudeaketan erreferentea denak, zeinak arlo horretan bere ezagutza eman zuen.